Azaroak 17: denok greban!

irudia
2026-11-12  0

LAB sindikatuak 2026ko azaroaren 17an, langile guztiak grebara deitzen ditu. Azaroaren 5ean 6.000 lagun baino gehiago bildu ginen Baionako karriketan, eta asteazkenean Hego Euskal Herrian 200.000 lagun baino gehiago, etxebizitza eta soldata duinen alde. Ez dugu amore emanen! irakurri

Azaroak 11 : eskola ez da doktrinamendu tokia

irudia
2026-11-10  0

Ikasturte-hasiera honetan, azaroaren 11ren inguruan oroitzapenezko ekitaldi bat inposatua da. « Borondatezko zerbitzu nazionala »|rekin batera iragarri den ekimen hau hezkuntzaren eta belaunaldi gazteen pentsamoldearen militarizazio-logika baten barruan kokatzen da. Horretarako, ikasleak elkarretaratzeetara, hitzaldietara, Marseillesa kantatzera eta «Frantziaren alde hila» leloa aipatzean isiluneak egitera bultzatzen dituzte. irakurri

Mugimendu indartu, greba eraiki!

irudia
2026-10-28  0

LAB sindikatuak 2026ko azaroaren 5ean langile guztiak grebara deitzen ditu. Langile-klaseak bere ekintza eremua areagotu behar du, ikasleen mugimendua eta larunbatero deitutako mobilizazioak indartuz, baita greba eraikiz ere. irakurri

Gazteriaren aldarrikapenak entzun behar dira, ez erreprimitu! Urriaren 6an, greban!

irudia
2026-10-02  0

Azken egunotan, hainbat lizeotako ikasleak mobilizatzen ari dira, ikasteko dituzten baldintzak, postu falta, gehiegi betetako gelak, beren ikastetxeetako disfuntzionamenduak salatzeko eta, oro har, beren etorkizunaren alde. FSU 64, SNUDIFO 64, SNFOLC 64, Sud Éducation 64-40, CGT Éduc’action 64 eta LABen ustez, lizeoetako ikasleen mobilizazioa zilegia da. irakurri

IRAILAK 29 : Langile publikoak GREBAN !

irudia
2026-09-17  0

LAB sindikatuak irailaren 29an, asteartez, Funtzio Publikoaren hiru adarretako langileak grebara deitzen ditu. AESH langileak, herriko langileak, irakasleak, ospitaleko langileak, suhiltzaileak… Batu gaitezen eta mobiliza gaitezen zerbitzu publikoak, gure lan-baldintzak eta gure lansarien igoera defendatzeko! irakurri

Etxepare lizeoa: elgarrizketarik gabe sartzerik ez!

irudia
2026-09-01  0

Langile eta irakasle, lizeoko lan baldintzen babesteko mobilizatu gara 2026ko sartze egunean irakurri

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!