Gazteriaren aldarrikapenak entzun behar dira, ez erreprimitu! Urriaren 6an, greban!
Azken egunotan, hainbat lizeotako ikasleak mobilizatzen ari dira, ikasteko dituzten baldintzak, postu falta, gehiegi betetako gelak, beren ikastetxeetako disfuntzionamenduak salatzeko eta, oro har, beren etorkizunaren alde. FSU 64, SNUDIFO 64, SNFOLC 64, Sud Éducation 64-40, CGT Éduc’action 64 eta LABen ustez, lizeoetako ikasleen mobilizazioa zilegia da.
Azken egunotan, hainbat lizeotako ikasleak mobilizatzen ari dira, ikasteko dituzten baldintzak, postu falta, gehiegi betetako gelak, beren ikastetxeetako disfuntzionamenduak salatzeko eta, oro har, beren etorkizunaren alde.
Ikasturtea zailtasunez bukatu zen, berote hadian, egokitu gabeko eraikinetan eta ikasgelak aireztatu edo hozteko beharrezko ekipamendurik gabe. Ikasturte hasierako berritasuna, lizeoetako ikasleentzat, telefonoa erabiltzeko debekua izan da. Ez da ezer egin klima-aldaketara egokitzeko, ezta ikasteko baldintzak hobetzeko ere. FSU 64, SNUDIFO 64, SNFOLC 64, Sud Éducation 64-40, CGT Éduc’action 64 eta LABen ustez, lizeoetako ikasleen mobilizazioa zilegia da.
Ikasleen aldarrikapen nagusiak gureekin bat datoz! Hauek eskatzen dituzte:
Nahiko irakasle, gelak gehiegi ez betetzeko eta irakasleen ordezkapenak bermatzeko;
Nahiko AED, AESH, psikologo, eskolako mediku eta erizain, baita gizarte laguntzaileak ere;
Parcoursup bidezko hautaketa-sistemarekin gelditzea;
Ikasleak errespetatuko dituzten ordutegiak;
Ikasteko baldintza material duinak, besteak beste, ikastetxeetako eraikinen berritzea;
Ikastetxe ugaritan mobilizazioak izan dira, askotan ikastetxeetako sarrerak blokeatuz. Besteak beste, Baionako Louis de Foix, Cassin, Etxepare eta Paul Bert lizeoetan, Angeluko Cantau lizeoan, Donibane Lohitzuneko Ravel lizeoan eta Paueko Barthou eta Saint-John Perse lizeoetan.
Antolaketa askotan berez sortzen da, eta horrek guztiak erakusten du ikasleen nekea orokorra eta zabala dela. Ez da, inondik ere, irakurten ahal den bezala manipulatzaileren batzuen edo mobilizazioak instrumentalizatzen dituzten politikarien ondorioa. Gazteen aldarrikapenak ez dira berriak. Urteak dira ikasteko baldintzen auzia mahai gainean dagoela, bai ikasleen aldetik, bai langileen aldetik.
Instituzioak, ordea, ez die oraindik erantzunik eman: gelak gehiegi beteta dira eta eraikinak hondatzen ari dira. Gobernuak gazteen osasun mentalaz arduratzen dela dio, baina ez du neurririk hartzen. Egoera horren aitzinean, lizeoetako ikasleen haserrea zilegia da. Haien aldarrikapenei erantzutea premiazkoa da. Hala ere, gobernuak polizia bidaltzen ditu blokeoak kentzera, ikasleak probokatzera eta, ondoren, negar-gasa erabiltzera, adierazitako kezkei inolako erantzunik eman gabe. Gazteen aurkako poliziaren probokazioak eta gas-erabilera ikusi ahal izan ditugu, bereziki Louis de Foix lizeoan.
Gogorarazi behar al da etorkizunaz kezkatuta diren, aitortza eskatzen duten eta ikasteko baldintza hobeak aldarrikatzen dituzten nerabeak direla? Indarraren erabilera ezin da haserrearen edo aldarrikapenen adierazpenari emandako erantzuna izan, are gutxiago gazteen kasuan, horietako batzuk adingabeak direnean.
Ikastetxeek ez dute intimidazioa, zigorra edo errepresioa erabiltzen den leku bihurtu behar, beren desadostasuna adierazi eta proposamen zilegiak egiten dituztenen aurka. Lizeoetako ikasleen aldarrikapenak zilegiak direnez eta hezkuntzako langileen aldarrikapenekin bat egiten dutenez, FSU 64k, SNUDI-FOk, SNFOLCek, Sud Éducationek, CGT Éduc’actionek eta LABek, poliziaren errepresioa eta gazteek jasaten dituzten indarkeriak salatzen ditu, eta dagoeneko dei egiten die Irakaskuntzako langileei borrokan ari den gazteriarekin bat egitera, laguntzea eta hura babestea.
Irakaskuntzako langileak urriaren 6ko grebarekin bat egitera deitzen ditugu, lizeoetako ikasleen mobilizazio-egunarekin bat eginez.








Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago