Mugimendu indartu, greba eraiki!

2026-10-28  

LAB sindikatuak 2026ko azaroaren 5ean langile guztiak grebara deitzen ditu. Langile-klaseak bere ekintza eremua areagotu behar du, ikasleen mugimendua eta larunbatero deitutako mobilizazioak indartuz, baita greba eraikiz ere.

irudia

Hamar urteko macroniaren bilanak ez gaitu harrizen, eta argia da: langileen prekarizazioa, zerbitzu publikoen suntsiketa, gizarte-prestazioen eta funtzionarioen indize punduaren izozketa, lan-baldintzen okertzea… Etxebizitza, elikagaiak, hilabeteroko produktuak, erregaia eta bestelako energia-iturriak eskuratzea gero eta zailagoa da, edo ezinezkoa kasu ainitzetan . Gero eta pertsona gehiagok hautatu behar dute jan, etxea berotu edo osasun-arreta jaso. Eta zer erran aisialdiaz, kirolaz eta kulturaz gozatzeko aukeraz. Onartezina da!

Bien bitartean, aberatsek aberastasuna pilatzen eta bereganatzen segitzen dute, informazioa beren interesen arabera kontrolatzen dute eta, Macron-i esker, zergei ihes egin eta zerga-egoitza atzerrira eraman dezakete, lasaitasun osoz.

Bat egiten dugu ikasleen aldarrikapenekin, eta, beste behin ere, gure babesa adierazten diegu, jasaten dituzten mespretxu politikoaren eta poliziaren indarkeriaren aitzinean.

Horregatik, honako hau eskatzen dugu:

  • Lan sari guztien igoera orokorra.
  • Indize punduaren izozketa bertan behera uztea.
  • Gutxieneko lan sari eta gizarte-laguntza guztien igoera.
  • Zerbitzu publikoetarako baliabide gehiago.
  • Multimilionarioei eta milioidunei beren aberastasunaren araberako zergak plantan jartzea.

Frantses Estatuaren ultra zentralizazioak boterea gutxi batzuen esku uzten du: patronalaren eta aberatsen zerbitzura diren erabakitzaile neoliberalak. Langileei boterea emaiteko garaia da. Horretarako, ezinbestekoa da erabakiak hartzeko guneak gure lurraldean lan egiten eta bizi diren pertsonengana hurbilaraztea.

HEMEN LAN EGIN, HEMEN ERABAKI!

LABen ustez, tokiko alternatiba bat eraiki behar dugu. Horregatik, Ipar Euskal Herri mailako negoziazio kolektiborako guneak sortzea aldarrikatzen dugu. Maila horretan, patronalari aurre egiteko gure aldeko indar-harremana eraikiko dugu, gure bizi- eta lan-baldintzak benetan hobetzeko. Hego Euskal Herrian, datorren azaroaren 11n Greba Orokorrera deitzen dugu, pobreziaren aurka eta lan saria eta bizitza duinaren alde.

Badakigu harago joan behar dugula. Sistema aldatzea ezinbestekoa da gure bizitzak erdigunean jartzeko. Kapitalismoak gure bizitzak eta gure planeta suntsitzen ditu. Ez gaitezen etsipenean erori! Antola gaitezen gure lantokietan, atera gaitezen karrikara eta eraiki dezagun greba!

Langileok, enplegua dugunok zein langabezian garenok, sektore guztietako langileok, erretretadunok, ikasleok: AZAROAREN 5EAN, OSTEGUNEZ, KARRIKARA! Hitzordua: 10:30tan, Baionako tren-geltokitik!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!