Etxepare lizeoa: elgarrizketarik gabe sartzerik ez!

2026-09-01  

Langile eta irakasle, lizeoko lan baldintzen babesteko mobilizatu gara 2026ko sartze egunean

irudia

Egoera 2026 eko sartze bezperan
Joan den urtean, genituen desadostasunak Lizeoko AK eta zuzendariarekin ez ziren konpondu. Hori ikusita, uztailean (eta berriz agorrilean) negoziazio biltzar bat eskatu genien lizeoko bi lehendakariei gutun bidez.

Ikasturte berria hasi dugu eta gure eskaerak oraino erantzunik gabe daude.

Horrez gain, sartze honetan ikusi dugu azken urtean genituen eskaerak ez direla iñolaz kondutan hartuak :
- alde bakartasunean AKk salatu zuen Seaska akordioa langileen iritzia eta proposamenak kondutan hartu gabe
- beti, eguerdiko pausa ez ordaindua hezitzaileentzat, plangintzetan urtea orduka banatua da pesta egunak errekuperarazteko gisan, gure hitzarmenean eta kontratuetan direnak ez dira aplikatzen.
- orientazio postu erdia kendua izan da eta langile eta erakasleen parte hartzearekin osatu nahi da.
- barnategiko langileen egoera aitzinatu baldin bada. Enpresa akordio bat bidean da bainan
baldintza guziak ez ditu bermatzen.

Baldintza horietan sartzerik ez!
Egoera ez onargarri honen parean, eta gure kexua adierazteko beste moduak ez direlakotz ibili orain arte, asteazkeneko langile biltzarrean, irailaren 01an, lana uzte batera deitzea erabaki dugu.

Gure aldarriak hauek dira :
- enpresa akordio berritzeko negoziazio bilkurak hastea egutegi zehatz batekin eta egiazko konpromisu xede batekin Administrazio
Kontseiluarengandik.
- urteetan genituen lan baldintzak berriz indarrean emaitea enpresa akordioaren bidez ( eguerdiko pausa ordaindua hezitzaileentzat, ikasturteko ordu kopurua berdina 1450 ordu pesta egunak barne),
- langile berriak baldintza berdinetan kontratatuak izatea
- orientazio postu erdia berreskuratzea
- barnategiko langileentzat gaueko lanaren pentsatua den konpensazioa aplikatzea.

Lizeoaren proiektua elkarlanean eta langileen baldintzak errespetatuz segitzeko xedea berreisten
dugu.
Denak, langile eta irakasle, lizeoko lan baldintzen babesteko mobiliza gaitezen

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!