IRAILAK 29 : Langile publikoak GREBAN !

2026-09-17  

LAB sindikatuak irailaren 29an, asteartez, Funtzio Publikoaren hiru adarretako langileak grebara deitzen ditu. AESH langileak, herriko langileak, irakasleak, ospitaleko langileak, suhiltzaileak… Batu gaitezen eta mobiliza gaitezen zerbitzu publikoak, gure lan-baldintzak eta gure lansarien igoera defendatzeko!

irudia

LAB sindikatuak irailaren 29an, asteartez, Funtzio Publikoaren hiru adarretako langileak grebara deitzen ditu. AESH langileak, herriko langileak, irakasleak, ospitaleko langileak, suhiltzaileak… Batu gaitezen eta mobiliza gaitezen zerbitzu publikoak, gure lan-baldintzak eta gure lansarien igoera defendatzeko! Zerbitzu publikoak ezinbestekoak dira eta lurraldeko biztanleen beharrei erantzun behar diete; pertsona ororentzat eskuragarriak, kalitatezkoak eta doakoak izan behar dute.

Justizia sozialaz eta herritarren arteko berdintasunaz ari gara: osasuna, hezkuntza, kultura, pertsona zaurgarrien eta elbarrituen zaintza, prekarietate mota guztien aurkako borroka, espazio publikoen mantentzea, garraioak… Zerbitzu publiko horiek bizirik mantentzen dituzten langileek, askotan baliabideen murrizketa zorrotzen ondorioz ahalegin handiz jardun behar badute ere, beren bizieta lan-baldintzak okertzen dira.

Enpresa batzuek diru publikoa dibidendu gisa banatzen dieten bitartean beren akziodunei, eta ultraaberatsek errentaren gaineko zergatik dispensatzen diren bitartean, langileen lansariak blokeatuta jarraitzen dute. 2026an, zenbait langile SMICaren azpitik kobratzen ari dira, eta hori konpentsatzeko ordainsari bat ematen zaie. Urtez urte, frantses gobernuek indize-puntuaren balioa izoztu dute eta indizeeskala guztiak berriro baloratzea ukatu dute. Gizarte erronka guztien neurriko baliabideak, politika publiko anbiziotsuak, lanpostu berriak sortzea, langileen behin betiko izendapenak, indize-puntuaren gutxienez %10eko balio-handitzea eta indize-eskalen berrantolaketa eskatzen ditugu.

LABek Ipar Euskal Herri mailako negoziazio kolektibo mahainen hurbiltzea aldarrikatzen du demokrazia gehiagorako. Euskal Herrian gure tresnak sortuz, hurbiltasunezko zerbitzu publiko bat eraikitzeko baliabideak loru nahi ditugu, denen beharrei erantzuteko.
Euskal Herrian lan egin, bizi eta erabaki!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!