Azaroak 17: denok greban!

2026-11-12  

LAB sindikatuak 2026ko azaroaren 17an, langile guztiak grebara deitzen ditu. Azaroaren 5ean 6.000 lagun baino gehiago bildu ginen Baionako karriketan, eta asteazkenean Hego Euskal Herrian 200.000 lagun baino gehiago, etxebizitza eta soldata duinen alde. Ez dugu amore emanen!

irudia

Macronen gobernua botereari lotzen da, eta patronalaren mahaitik eroritako apurrak botatzen dizkigu, isilaraziko gaituelakoan. Asteleheneko «Gizarte Konferentzia» fartsa hutsa besterik ez da. SMICa hilabete bat lehenago automatikoki igotzea eta %0,6ko «igoera gehigarria» lanaldi osoko langile bati hilabetean gehienez 8 euro garbi gehiago ematea besterik ez da...

Iragarki hori iraingarria eta bortitza da. Ez dugu amore eman behar, borrokan jarraitu baizik. Aldi berean, ez dago erantzun politikorik lizeoko ikasleen aldarrikapen zilegei dagokienez, eta sektore publikoko langileentzat ere ez da neurri zehatzik hartu.
 

Patronala euro gutxi batzuengatik kexu den bitartean, enpresa handiek milaka milioi euro jasotzen jarraitzen dute diru publikoan, inolako kontrapartidarik gabe. Aberatsek aberastasuna pilatu eta bereganatzen dute, informazioa kontrolatzen dute eta, Macroni esker, zergei ihes egiten diete eta beren dirua atzerrira eramaten dute lotsarik gabe.
 

Langile klaseak, berriz, gero eta faktura garestiagoak ordaindu behar ditu, etxebizitza eskuratzeko gero eta zailtasun handiagoak ditu, eta elikaduraren, berogailuaren edo osasunaren artean aukeratu behar izaten du. Aisialdiaz, kirolaz eta kulturaz gozatzeko aukerarik ez izatea ere aipatu gabe. Hau ezin da gehiago luzatu!

Berehala eskatzen dugu:

  • Lan sari guztien igoera orokorra
  • Indize-puntuaren izoztearen bukaera
  • SMICaren eta laguntza sozial guztien igoera
  • Zerbitzu publikoentzako baliabide gehiago.
  • Multimilionarioen eta milioidunen zergapetzea, duten aberastasunaren araberakoa.
     

Frantses Estatuaren ultra zentralizazioak boterea gutxi batzuen esku uzten du: patronalaren eta aberatsen zerbitzura diren erabakitzaile neoliberalak. Langileei boterea emaiteko garaia da. Horretarako, ezinbestekoa da erabakiak hartzeko guneak gure lurraldean lan egiten eta bizi diren pertsonengana hurbilaraztea.

HEMEN LAN EGIN, HEMEN ERABAKI!

LABen ustez, tokiko alternatiba bat eraiki behar dugu. Horregatik, Ipar Euskal Herri mailako negoziazio kolektiborako guneak sortzea aldarrikatzen dugu. Maila horretan, patronalari aurre egiteko gure aldeko indar-harremana eraikiko dugu, gure bizi- eta lan-baldintzak benetan hobetzeko.
Badakigu harago joan behar dugula. Sistema aldatzea ezinbestekoa da gure bizitzak erdigunean jartzeko. Kapitalismoak gure bizitzak eta gure planeta suntsitzen ditu. Aurre egin diezaiogun faxismoari lantokietan eta karrikan.

Ez gaitezen etsipenean erori! Antola gaitezen gure lantokietan, atera gaitezen karrikara eta eraiki dezagun greba! Garaipena gurea da!

Hitzordua : 10ak30tan Baionako geltokian

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!