ERREPRESIO SINDIKALA EZ DA ONGI ETORRIA!!!! ASKATASUN SINDIKALAREN ALDE!!!!

2016-09-02  0

Ostiral arratsalde hontan, LAB sindikatuak CGT sindikataren delegatuei "ongi etorri" bat eskaini die, LABen aurka egindako erasoa salatzeko. 20 bat militantek banderola, afitxa eta beste aitzinean eman diete delegatueri, azken hauek lan burtsan sartu diren mementuan hemengo CGTko kide batzuekin batera. irakurri

ASKATASUN SINDIKALAREN ALDE!!! IRAILAREN 10EAN DENOK LABekin!!!

irudia
2016-08-24  0

CGT-ren partez jaso erasoa salatzeko, LAB-ek prentsaurreko bat antolatzen du heldu den irailaren 10ean, goizeko 10.30etan Baionako Lan burtsan (San Ursulen). LAB-ek deia zabaltzen du herritarei, Euskal herri mailan eragile guziei, sustengua ekar dezaten prentsaurrekoan parte hartuz, bereziki CGT-ek euskararen erabilpena buruz erasotzen gaituelako. IRAILAREN 10ean DENOK LAB SUSTENGATZERA!!!! irakurri

LOTSAGARRIA!!!!!

irudia
2016-08-04  0

Bordeleko epaitegiak CGT-k LABen kontra ezarritako errekurtsoa onartu du!!! CGT-k heldu den azaroan abiatuko diren TPE (enpresa oso tipiak) hauteskundeetarako hautagaitza deuseztatzea galdegin du eta epaileek arrazoia eman diote ostegun hontan! LABek erabakiaren kontrako helegite bat aurkeztuko du! Hilabete bat du horretarako. ERASO HORREK EZ GAITU GELDITUKO!!! AUPA LAB! SEGI AITZINA!!! irakurri

ERABAKIA AGORRILAren 4ean! AUPA LAB!!!

irudia
2016-07-29  0

Ostegun goiz hontan iragan da Bordalen CGTek LABen kontra ezarri helegitearen audientzia. CGTek helegitea aurkeztu du salatzeko LABen hautagaitza azaroa eta abenduan iraganen diren TPE hauteskundeetan. (argazkian: LABeko kideak auzitegiaren aitzinean) irakurri

CGT ren ERASO LOTSAGARRIA LAB en KONTRA!!!!

irudia
2016-07-13  0

Heldu den azaroaren 28tik abenduaren 12ra iraganen dira enpresa ttipietako hauteskundeak estatu frantsesean, TPE hauteskundeak. CGT-ek LAB hautagaitza deuseztatzea eskatu dio Bordeleko epaitegiari eta auzia uztailaren 28an izanen da! CGT-ek bereziki dio LAB ek ez dituela "balore errepublikarrak" errespetatzen... eta euskararen erabilpena salatzen du ere... ZINEZ LOTSAGARRIA!!! irakurri

Ikastola, herri eskola, elkartasunari esker biziko da

2014-09-24  0

Joan den ikasturtean Hendaia eta Beskoitzeko ikastolen aferetan prefetaren esku sartzeetan bezala, 2014 eskola sartze honetan ere administrazioaren itxikeria eta erasoa pairatu du Ziburuko Kaskarotenea ikastolak, kasu honetan auzapez eta Paueko epaileen esku sartzearekin. Prefeta eta auzapezaren jokaera itxiaren aitzinean denen elkartasuna izan behar da erantzuna LABen ustez. irakurri

Funtzio Publikoaren alde karriketan

2014-05-16  0

LAB sindikatak bat egin zuen maiatzaren 15ean CGT, CFDT, UNSA, FSU, SOLIDAIRES, CFTC, FA-FPT eta FO sindikatek funtzio publikoan deitu mobilizazioekin. irakurri

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!