ERREPRESIOA SINDIKALAK EZ DU ETORKIZUNIK EUSKAL HERRIAN !!!
Goiz hontan Baionan, 80 bat pertsunek, sindikata ordezkari, alderdi politiko zein aktore sozio ekonomikoek, haien sustengua ekarri dute LAB sindikatuari, gure prentsaurrekoan parte hartuz eta, bide beretik, LABek bizi duen eraso sindikal, kultural eta linguistikoa salatuz.
Azken aste hauetan, alderdi politiko, arduradun politiko, aktore sozio ekonomiko eta bestek, haien sustengua erakutsi digute.
Auzi honek zalantzan emaiten ditu denok gure baitan ditugun apustu eta proeiktuak.
LAB en existenzia Euskal Herrian ukatuz, Euskal Herria bera ukatzea da, Herri Elkargo Bakarra eraikitzeko punduan delarik gainera.
Elebiduntasuna ukatzea, hizkuntza baten existentzia ukatzea da, edo baitezpadakoa diren kultura eta pluralismoa ukatzea.
LAB en existenzia zalantzan emanez, 15 urtez Prud’Hom etako aholkulariek hartutako erabakiak zalantzan ematea da.
LAB en existenzia zalantzan ematea hauteskunde horietan, urte askoz « Lurraldeko elkarrrizketa sozialan » edo frantsesez « Dialogue Social et Territorial » komisioan eramandako lana zalantzan ematea da ere.
Auzi honek milaka langileei beren hautuko sindikatarentzat bozkatzea debekatzen die.
Kopuru handian bilduz gaur erakutsi nahi dugu askatasun sindikal, kultural eta askatasun linguistikoaren aurkako ERASOA bizitzen ari girela. Bada 15 urte orain LAB beste sindikatekin elkar lanean ari dela.
Hauteskunde horiek dituzte sindikata bakoitzaren errepresentibitatea definitzen.
Gure sindikatari eginiko erasoaz gain, askatasun sindikala erasotzen dute! Hauteskundeetan parte hartzeko oztopoa jarriz, demokraziaren oinarriak ERASOTZEN!
Petizioa izenpetu Hemen : www.libertesyndicale.com / www.askatasunsindikala.com
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago