LAB lehendabizikoz aurkezten zituen hautagaiak funtzio publikoan eta emaitza onak ukan ditu
LAB sindikatak ontzat ematen abenduaren 4an funtzio publikoko hauteskundeetan lortu dituen emaitzak. Lehen aldikotz presentatzen zen LAB Ipar Euskal Herriko funtzio pubikoan. Horrela, Kanbon, Uztaritzen, Hiriburun, Hendaian eta Xiberuko Herri Elkargoan presentatu ginituen listak. Delegatuak atera ditugu Kanbo, Uztaritze eta Hendaiako herriko etxeetan, denetan bozkatu duten % 20 -30 guttieneko emaitzak eginez, eta oraindik gehio Uztaritzen %31,5ekin, eta Kanbon%65ekin.
Emaitza horiek, argiki erakusten dute langileak gurekin konfiantsan direla, LAB sindikata handitzen ari dela, eta orain saihestezin sindikata bat girela Euskal Herrian.
Herriko etxe ttikietako langileen beharrei erantzuteko, departamendu mailan SUD sindikatarekin joatea erabaki ginuen (CDG delakoan). Hor ere, lehen aldikotz joan gira eta emaitza oso positiboak lortu ditugu bozken %11 lortuz.
LAB sindikatarentzat, hauteskunde hauek hastapen bat besterik ez da, abia pundu bat bezala. LAB gogotsu da langileen lan baldintzak hobetzeko funtzio publikoan, eta eginahalak eginen ditugu erabaki guneak Ipar Euskal Herritik hurbiltzeko.
LAB proposamen indar bat izanen da datozen urteetan eta LABek ahal bezain fite IEH mailako CDG delako baten sortzea aldarrikatzen du.
LABek deitzen ditu, funtzio publikoko langileak sindikatura hurbiltzera, elkar antola gaitezen.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago