ERREPRESIO SINDIKALA EZ DA ONGI ETORRIA!!!! ASKATASUN SINDIKALAREN ALDE!!!!
Ostiral arratsalde hontan, LAB sindikatuak CGT sindikataren delegatuei "ongi etorri" bat eskaini die, LABen aurka egindako erasoa salatzeko. 20 bat militantek banderola, afitxa eta beste aitzinean eman diete delegatueri, azken hauek lan burtsan sartu diren mementuan hemengo CGTko kide batzuekin batera.
LABentzat CGTek bi diskurtso ditu, alde batetik kanpotik etortzen den errepresio sindikalak salatuz bainan bestalde saiatuz LABen kandidatura ezeztatzea TPE hauteskundeetan eta horrela erasotuz oinarrizko eskubideak.
Hori salatuz LABek 3 gauza agertarazi nahi ditu:
1- edozein errepresio sindikala onartezina dela esan.
2- eskertu eta sustengatu , ulertezina eta onartezina den gauza dela salatzen duten CGTko kide guziak.
3- bestalde, sindikatu, aktore sozio ekonomiko, politiko, kultura eta hizkuntzari lotuak diren guztiak deitzen ditugu langileekin batera gure prentsa aurrekoan parte hartzea irailaren 10ean Lan burtsan.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago