MUGERREKO GUNE EKONOMIKO GARRANTZITSUA BLOKATUA EGUN OSOA!!!

irudia
2016-05-19  0

100 bat manifestarik goiz goizetik Mugerreko gune ekonomiko garrantzitsua blokatu dute arratsaldeko 4terdiak arte! Guneko bi sarbideak blokatuz, manifestariek haien hasarrea erakutsi dute LAN lege proiektuaren kontra. irakurri

MAIATZAK 19an "DENA BLOKEATZEKO" DEIA!!!!!!

irudia
2016-05-17  0

Mobilizazio berri bat burutu da astearte goiz hontan, Lan erreformaren kontra, Baionako karriketan . Kamioilari batzuk bideak moztu dituzte eta ehunka pertsunek herriko karrikak zeharkatu. Frantses estatu osoan, bideetaz gain, portu eta industri gune sarbide batzu oztopatuak izan dira. Denetan deia zabaldu dute maiatzak 19ko. Ostegun hau borroka egun azkar bat izan behar da! irakurri

EHUNKA PERTSUNA BAIONAN EL KHOMRI LEGE PROIEKTUAREN KONTRA

irudia
2016-05-13  0

Manifa berri bat iragan da ostegun goiz hontan, maiatzak 12, Baionako karriketan zehar. Ehunka pertsunek El Khomri Lan lege proiektua salatu dute, eta bereziki 49 3 artikuluaren erabilpena, frantses gobernamenduak legea bortxaz pasaarazteko erabili nahi duen tresna. Manifa "sous-prefektura"ren aintzinean antolatu Biltzar Nagusi batekin bukatu da, antolatzaileek luzatuz borroka segitzeko deia. Ondoko hitz orduak: maiatzak 17 eta 19ak. irakurri

EKINTZA BERRI BAT EL KHOMRI LEGE PROIEKTUAREN KONTRA

irudia
2016-05-10  0

Lan lege proiektuaren kontrako kolektiboak, "jusqu'au retrait" kolektiboak, ekintza berri bat eraman du astearte goiz hontan, ETPM lantegia blokatuz bizpiru orduz (Arrangoitzeko Planuya zonaldean). Philippe Neys da lantegi honen nagusia, baita ere Euskal Herriko MEDEFeko nagusia besteak beste. (Philippe Neys da ere Baionako Herriko etxeko zinegotzia ta hiriguneko kontseilari) LAN LEGEA ERRETIRATU ARTE, BORROKAK SEGITZEN DU! irakurri

EPCI (edo HELEP), BAIETZA NAGUSI!!!

irudia
2016-05-04  0

Asteartean (maiatzak 3), Ipar Euskal Herriko zazpi herrik hiri elkargo bakarraren alde bozkatu dute. Aintzineko astean biztanleriaren langa gainditu eta, bozkatze berri horiekin herrien kopuruaren baldintza bete da ere! 158tik 79! Ipar Euskal Herriak elkargo bakarra osatzeko bi baldintza bete behar zituen: herrien erdien oniritzia jasotzea eta biztanleen erdia horietan bizitzea. HORRI ESKER 2017an IPAR EUSKAL HERRIAK ELKARGO BAKARRA IZANEN DU!! irakurri

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!