Funtzio Publikoaren alde karriketan

2014-05-16  

LAB sindikatak bat egin zuen maiatzaren 15ean CGT, CFDT, UNSA, FSU, SOLIDAIRES, CFTC, FA-FPT eta FO sindikatek funtzio publikoan deitu mobilizazioekin.

LABek, bat egiten dugu mobilizazio eta greba horren aldarrikapenekin

  • Funtzio publikoan azken lau urteetan indize puntuaren blokatzea ezeztatu eta ondorioz soldatetan galdutakoaren berreskuratzea
  • Karrera garapenaren hobetzea
  • Austeritate politikarekin finitzea eta funtzio publikoari bitarteko (ahalmen) gehiago eskaintzea
  • Prekaritatearen erabilpenaren ezeztatzea
  • Funtzio eta zerbitzu publikoak denon intereserako bezala berreskuratzea eta kontsideratzea

Gaur egun langileen egoera larria da eta gure eskubideak gibelera doaz. Egoera honi buru egiteko eskuetan ditugun tresna guziak baliatu behar

ditugu.

Zentzu horretan, sindikatu nagusien egun bakarreko borroka eta borroka sektorialen estrategiaren mugak ikusita, horren eraginkortasunaz zalantzak baditugu ere, mobilizazioa beharrezkoa dela sinesten dugu.

Bide batez, "arduraren itunari" ezetza berresteko balia dezagun mobilizazio hori.

Borroka eta mobilizazio horietaz haratago, LABek sindikat eta langileak oro mobilizazio orokor baten prestatzera deitzen ditu.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian