SASOILARI, ZURE ESKUBIDEAK DEFENDA ITZAZU!

irudia
2017-07-03  0

Urtero bezala, sasoin denboran, LAB sindikatuak sasoinlariek haien burua erespeta arazteko oinarrizko informazio batzu emaitea du helburu: lan kontratua, hilabete saria, paga fitxa, asteroko lan denbora, eguneroko pausaldiak eta beste. Kari hortara, LAB-ek permanentzi batzu antolatzen ditu uztailan zehar, astelehen, asteazken eta ostiral goizetan, salbu 26an, bere Hendaiako egoitzan. irakurri

LAB sindikatuak delegatu bat lortu du Euskal Hiri elkargoko hauteskunde profesionaletan.

irudia
2017-06-28  0

Bozen %23 arekin (142 bozka) LAB ek delegatu bat lortu du Euskal Hiri elkargoko hauteskunde profesionaletan. Emaitza polit honek konfirmatzen du LAB sindikatuaren inplantazio gero eta handiagoa Ipar Euskal Herrian, Enpresa ttipi ttipien (TPE) hauteskundeetako emaitza ederren ondotik! irakurri

Bertan erabakitzeko eskubidea duzuelako, funtzio publikoko langile, har ezazue hitza! Ekainaren 27an, bozka LAB!

irudia
2017-06-20  0

Heldu den ekainaren 27an Euskal elkargoko langileen ordezkarien hauteskundeak iraganen dira . LAB sindikatuak hauteskunde horietan parte hartuko du, polo desberdinetako hautagaiez osatu zerrenda bat aurkeztuz. irakurri

IREKIren mobilizazio nazionala Gasteizen ekainaren 17an

irudia
2017-06-07  0

IREKIk heldu den ekainaren 17an mobilizazio handi bat antolatzen du Gasteizen. Herrika, auzoka, lantegika, talde ainitzek mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dute, espetxeetan preso edo ihesean direnekin kezkaturik. LAB sindikatuak deia luzatzen die ere bere afiliatuei. irakurri

"MOBILIZATU, BENETAKO KONTRABOTERE IZATEKO!"

irudia
2017-05-30  0

GarbiƱe Aranburuk Ainhoa Etxaideren lekukoa hartu du idazkari nagusi gisa. LABen 9. Biltzar Nagusiaren amaiera ekitaldian hartu du hitza, eta mobilizaziorako deia egin du idazkari nagusi gisa egindako lehen agerraldi publikoan. "Mobilizatu, benetako kontrabotere izateko. Instituzio eta patronalaren arteko sinbiosiarekin amaitzeko eta instituzioetatik herritarren gehiengoaren mesedetan izango diren politikak egin daitezen. Benetako herri boterea irakurri

"BERE POSIZIOARI EUSTEAGATIK NAGUSIEN TRESNA BERAK ERABILTZEA LOTSAGARRIA DA"

irudia
2016-08-16  0

Hona GARA aldizkarian agertu Enaut Aramendi LABeko bozeramailearen elkarrizketa, CGTren erasoari buruz. irakurri

Uztailaren 27an, denak EPCI BAKAR BATEN ALDE !

irudia
2016-07-15  0

Euskal Herriko historioan momento azkar bat bizitzen dugu: herrien %70ak eta hautetsien %74ak Euskal Herri Elkargo baten alde egin du. Herri Elkargo hau 2017ko urtarrilaren 1ean sortuko da. Euskal Herriaren bizi demokratikoan memento azkar bat da, nun jendarte zibilaren xedeak eta hautetsien erabakiak bat egiten duten. Milesker! irakurri

KOLEKTIBOKO LAGUNEN OMENALDI EDERRA CLAUDE-I!

irudia
2016-06-28  0

Gaurko lan legearen kontrako manifa Baionan, Claude-i eskaini omenaldi bat bilakatu da. "jusqu'au retrait" kolektiboko lagunak sekulan baino motibatuak ziren eta, zalantzarik gabe, Claudek militanteen etengabeko oihuak entzun ditu. "on se battra !"..."on se battra !"... Manifa bikaina! Agur eta ohore Claude! irakurri

AGUR ETA OHORE CLAUDE!

irudia
2016-06-26  0

Claude Larrieu militantea, gure laguna, larunbat hontan hil da mendian. Borroka ainitzetako militantea! LABen partetik, doluminak famili eta hurbilekoei. AGUR ETA OHORE CLAUDE! irakurri

EKAINAK 23, MOBILIZAZIO EGUN BERRI BAT!!! BORROKAK SEGITZEN DU!!!

irudia
2016-06-23  0

Ostegun goiz hontan (9ak aldean), "jusqu'au retrait" kolektiboak deiturik, berrogoi bat militante Baionako azpi-prefekturaren aitzinean bildu dira eta Lan lege proiektuaren kontrako ekintza bat antolatu. 5 militante atxilotuak izan dira ekintza hortan eta arratsalde hastapenean libratuak. Jende ainitz bildu da ere geltokiaren aitzinetik abiatu den manifestazioan. irakurri

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!