"MOBILIZATU, BENETAKO KONTRABOTERE IZATEKO!"
Garbiñe Aranburuk Ainhoa Etxaideren lekukoa hartu du idazkari nagusi gisa. LABen 9. Biltzar Nagusiaren amaiera ekitaldian hartu du hitza, eta mobilizaziorako deia egin du idazkari nagusi gisa egindako lehen agerraldi publikoan. "Mobilizatu, benetako kontrabotere izateko. Instituzio eta patronalaren arteko sinbiosiarekin amaitzeko eta instituzioetatik herritarren gehiengoaren mesedetan izango diren politikak egin daitezen. Benetako herri boterea izan gaitezen", nabarmendu du.
Joan den maiatzaren 25 eta 26an iragan da LAB sindikatuaren 9 garren Biltzar Nagusia Gazteizen.
Aho batez onartu da Ainhoa Etxaidek aurkeztutako azken bost urteetako balantzea eta Garbiñe Aranburu izango da sindikatuko hirugarren idazkari nagusia, botoen %91,5eko babesarekin.
Biltzar Nagusian, M3ko biktimak gogoan izan ditugu baita Errekaleor Bizirik aldarrikapena.
Rafa Diez-ek ere LABeko kideokin egon nahi izan du 9. Biltzar Nagusian. Bere semeak, Naike Diez-ek, El Dueso espetxetik igorritako gutuna irakurri du. Gutunean irteten den zuzendaritzak emandako guztia eskertzeaz gain, datorrenari indarrak bidali dizkie. Txalo zaparrada handi batekin jaso dute Biltzarkide guztiek Rafaren gutuna.
Gora LAB ta gora langile borrokalariak!
(xehetasun gehiago lab.eus web gunean)
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago