Uztailaren 27an, denak EPCI BAKAR BATEN ALDE !
Euskal Herriko historioan momento azkar bat bizitzen dugu: herrien %70ak eta hautetsien %74ak Euskal Herri Elkargo baten alde egin du. Herri Elkargo hau 2017ko urtarrilaren 1ean sortuko da. Euskal Herriaren bizi demokratikoan memento azkar bat da, nun jendarte zibilaren xedeak eta hautetsien erabakiak bat egiten duten. Milesker!
Euskal Herriko historioan momento azkar bat bizitzen dugu: herrien %70ak eta hautetsien %74ak Euskal Herri Elkargo baten alde egin du.
Herri Elkargo hau 2017ko urtarrilaren 1ean sortuko da.
Euskal Herriaren bizi demokratikoan memento azkar bat da, nun jendarte zibilaren xedeak eta hautetsien erabakiak bat egiten duten. Milesker!
Memento azkar hori Batera-k ospatzerat deitzen du uztailaren 27an, 19:00etan Baionan: kantu, dantza, hurrup ta klik, pertsonalitate, hitz-hartze eta denen artean sinbolikoki, Herri Elkargoa / Communauté Pays Basque etxearen eraikitzea.
Enpleguaren, etxebizitzaren, garraioaren, ingurumenaren, euskararen, laborantza iraunkorraren, goi-mailako irakaskuntzaren, etab.-en alde, denak elgarretaratzeko tenorea heldu da, elgarrekin etxe amankomuna eraiki dezagun.
Eztabaida demokratikoaren eta erabakiaren garaiaren ondotik, hara hemen eraikuntzaren garaia! Denek elgarrekin horren lortzeko, batu gaitezen!
Denak topa gaiten Baionan,
Asteazkenean, uztailaren 27an, 19:00etan!
(Xaho Pelletier pentzean, Roland Barthes zelaigunean / Laborarien Xoko ondoan)
Iruzkinak
Idatzi iruzkina