LAB sindikatuak delegatu bat lortu du Euskal Hiri elkargoko hauteskunde profesionaletan.
Bozen %23 arekin (142 bozka) LAB ek delegatu bat lortu du Euskal Hiri elkargoko hauteskunde profesionaletan. Emaitza polit honek konfirmatzen du LAB sindikatuaren inplantazio gero eta handiagoa Ipar Euskal Herrian, Enpresa ttipi ttipien (TPE) hauteskundeetako emaitza ederren ondotik!
LAB sindikatuak delegatu titular bat eta ordezko bat lortu ditu astearte hontan Euskal Hiri Elkargoko langile ordezkarien hauteskundeetan. URRATS HANDIA da !!!!
Parte hartzea %66 koa izan da (647 pertsunek bozkatu dute 984 en gain) eta LAB ek 142 boz bildu ditu, %23a, CGT ek 253 bozka, %40a, eta CFDT ek 236 bozka, %37a. Ondorioz, CGT ek izanen ditu 3 ordezkari, CFDT ek 2 eta LAB ek 1.
Azpimarratu behar dugu Hego Lapurdi eta Errobiko lurraldeetan lehen indarra atera dela LAB.
Jakinez hauteskunde profesionalak berriro antolatuak izango direla 2018an, LAB ek segituko bere mezua pasaarazten: "herritarren beharrei erantzungo dien Herri elkargo bat nahi dugu, Euskal Lurraldearen berezitasunak kondutan hartuko dituen Elkargoa, EGIAZKO zerbitzu publiko baten lortzeko"
Urratsez urrats aintzina goaz! Gora LAB!.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago