Garbiñe Aranburu: "Gatazkaren ondorioak konpontzea da hurrengo erronka"
Garbiñe Aranburu: "Gatazkaren ondorioak konpontzea da hurrengo erronka" irakurri
Garbiñe Aranburu: "Gatazkaren ondorioak konpontzea da hurrengo erronka" irakurri
Heldu den apirilaren 16an abertzaleok Aberri eguna ospatuko dugu Gernikan eta Uztaritzen. irakurri
LAB eta Euskal elkargoa: LAB ek polo desberdinen itzulia segitzen du. Xiberua, Amikuze, Hazparne, Errobi, Garazi Baigorri, Errobi Aturri: hainbat langilerekin hitz egin eta elkarrekin LAB en posizioa Helep berrian marrazten hasi gira. Oztibarre joan den martxoaren 23 an eta ACBA astelehen goiz hontan, martxoak 27, eta hona ondoko hitz orduak: Bidaxune apirilaren 3an 11:00etan eta Hego Lapurdi apirilaren 5 an 13:30etan. irakurri
Larunbat hontan, martxoak 25, Bagoaz-ek mobilizazio bat antolatzen du Baionan, arratsaldeko 5etan abiatuko dena Euskaldunen plazatik. "Gobernamendu sozialistak bere erantzunkizunak hartu behar ditu, larriki eri diren presoak askatuz, eta zigorra bukatu duten presoak askatuz!" LAB-ek bat egiten du antolatzaileekin eta bere afiliatuak parte hartzera deitzen ditu. irakurri
Heldu den ekainean, langile ordezkari hauteskundeak iraganen dira Euskal elkargoan. LABek parte hartuko du hauteskunde horietan. Funtzio publikoko langile har ezazue hitza! irakurri
1500 pertsunek parte hartu dute ostegun hontan Baionan antolatu den manifestazioan, Lan lege proiektua salatzeko. Geltokitik abiatuz, manifak Baionako karrikak zeharkatu ditu azpi prefekturaraino. Hor, "jusqu'au retrait" kolektiboko kide batek manifestariak Mugerreko gune ekonomikoaren blokatzea indartzera joateko deia zabaldu du. Greba egun eta manifa berri bat finkatuak dira maiatzak 26rako. irakurri
Mobilizazioek segitzen dute azkar! Bide blokatzeak, gune industrial sartze blokatzeak, portu ta iragaztegi blokatzeak, frantses estadu osoan zehar ekintzak antolatuak izan dira Lan legearen ezeztatzea aldarrikatzeko. Milaka jendek parte hartu dute ere manifestazio desberdinetan. Gero eta jende gehiago lotzen da mugimenduari: kamiunari, SNCF, RATP, TOTAL, POSTAko langileak eta beste! Ondoko egunak erabakigarriak izango dira! irakurri
LAB sindikatak 2 egun grebara deitzen du heldu den maiatzak 17 eta 19rako. Irabazteko, Lan Lege hori erretira dezaten, ORAIN DA!!!! Gure haserrea erakutsi behar dugu! Segi dezagun mobilizatzen, denok bateratuz borroka hori irabazteko! irakurri
2 hil eta 7 kolpatu, hamarka pertsuna mediku zerbitzuetan examinatuak, hona Baionako lan istripuaren bilana. Lan legearen kontrako manifaren bukaeran zabaldu da berria eta segidan manifestariek doluminak eta sustengua adierazi diete hil eta zaurituen famili eta hurbilekoeri. irakurri
Argi da egun bateko mobilizazioek ez direla aski, ekintza edo manifa egun bakar horiek ez dutela frantses gobernua amor ematera bortxatuko. Beste pausu bat eman behar dugu! ORAINDIK POSIBLE DA! DENOK PARTE HARTU DEZAGUN BORROKAN! LAN LEGEAREN KONTRA, BLOKA, BLOKA, BLOKATU!!! irakurri