Osasun fisikoa eta mentala ez da merkantzia!
Sozialeko eta medikuntza sozialeko langileok karrikara atera gara! Goiz hontan Baionan 800 ginen eta borrokatzen segituko dugu! irakurri
Sozialeko eta medikuntza sozialeko langileok karrikara atera gara! Goiz hontan Baionan 800 ginen eta borrokatzen segituko dugu! irakurri
Larunbata goizean beste pertsona bat hil da Irun eta Hendaia mugan. LAB sindikatuak Hego eta Ipar Euskal Herriko administrazioek migrazio-zirkulazio horretan biktima gehiago saihestea eskatzen du. Hitzordua : azaroaren 22an astelehenarekin, arratsaldeko 7tan, giza kate baterako Santiagoko zubitik. irakurri
LAB sindikatuko medikuntza sozialeko taldea bere osotasunean mobilizatzen da gaur, beraz, sektore pribatuko eta publikoko langileak. Aspalditik errepikatzen dugu: sektorea gaixorik dago! Medikuntza-soziala arriskuan dago! Eta duela urteak ere bai errepikatzen dugu: baliabide gehiago behar ditugu! irakurri
Inor ez liteke zigortua izan behar txertoa jartzeari uko egiteagatik. Izan ere, Frantziako Gobernuak lansarien etenalditik kaleratzeraino doazen zigorrak aurreikusten ditu, bereziki osasun-langileentzat. Onartezina da! irakurri
Heldu den ekainaren 26an Sokoako akziodunen biltzar nagusia izanen da eta LAB sindikatuak, alde batetik, azken urte hauetan zuzendaritzak duen diskurtso bikoitza eta ezarri duen soldata politika salatu nahi du. irakurri
Trenbideetako langileak greba bloke berri batean sartuko dira heldu diren astelehen eta asteartean. Mugimenduak azkar segitzen du eta mobilizazio berriak antolatuak izango dira ondoko egunetan. Elkartasuna sekulan baino azkarrago erakutsi behar diegu eta hortako LAB sindikatuak bere afiliatuak mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu. Denon afera da! Denon artean defenda dezagun kalitatezko trenbideetako zerbitzu publiko bat! irakurri
Maiatza 18 hau mobilizazio egun berri eder bat izan da trenbideetako langileentzat. Goizean goizik banderolak pausatu dituzte Baiona ta Uztaritze artean, traktak zabaldu Baionako sartzean eta ondotik Baionako geltokian elkartu. Arratsalde hastapenean, LABeko militante batzuek lortu dute Pepy (SNCF eko lehendakaria) interpelatzen Miarritzeko aireportuan (argazkia) irakurri
Izan arlo publiko edo pribatuan, gobernamenduak ber estrategia aplikatzen segitzen du : erreformak sortzen, lotura soziala, elkartasuna eta kolektiboa hausteko. Zerbitzu publikoa oraindik gehiago ahulduz, gobernamenduak biztanle guziak ditu erasotzen ! Maiatzaren 22 a, mobilizazio eta greba eguna izanen da Funzio Publikoan. Zerbitzu publikoa ahultzen duten erreformen salatzeko eguna. MOBILIZA GAITEZEN!!! irakurri
Ostiral hontan, maitzak 18, trenbideetako langileek bereziki Baiona Garazi tren zerbitzuaren garatzeko beharra aldarrikatuko dute, salatuz bidean sortzen diren auto lerroak eta honek ekartzen duen kutxadura. Goizean zehar banderolak pausatuko dituzte baita trakta bat banatuko. Eguerditan, LAB trenbideak taldeko xeminotek Herri urrats elkarteak elkartasunez eskaini zikiroa (igandeko soberakinak) zerbitzatuko dute grebalariei. irakurri
Xeminotek borroka segitzen dute eta hitz ordu berri bat finkatu heldu den maiatzaren 14 ko Miarritzen. Frantses estadu maila maiatzaren 14a "xeminotarik gabe"ko egun bat izanen da eta mobilizazio egun azkar bat. Euskal Herri mailan mobilizazio hori Miarritzen izango da beraz, Pepy (SNCF ko buruzagiak duen etxearen aintzinean), goizeko 11etatik goiti. Animatu eta zatoz xeminotak sustengatzera!!! irakurri