MUNDU JUSTU, JASANGARRI, SOLIDARIO ETA BAKETSU BATEN ALDE : GU GARA ALTERNATIBA!

irudia
2022-04-20  0

Guk, gizarte eraldaketarako mugimenduko eragile eta sindikatuok, Maiatzaren lehen bateratura deitzen dugu. irakurri

Martxoak 17an, Denok Greban !

irudia
2022-03-10  0

LAB sindikatuak grebara eta mobilizaziora deitzen du martxoaren 17an goizeko 10ak30tan Baionako geltokitik. irakurri

Nire Herriak Elkartasuna izena du !

irudia
2022-03-03  0

Atzo, Martxoaren 2an, goizeko 10ak30-tan Baionan bildu gira ATTAC, BIZI MIGRANTS, EHBai, EELV, ENSEMBLE, ETORKINEKIN, LA CIMADE eta LA FRANCE INSOUMISE-ekin, "Anti Arrazismoa eta Elkartasuna" Kanpainarentzat antolatzen ditugun ekintzeen presentatzeko. irakurri

Martxoak 8 an : BULTZA ! EMAZTE LANGILEON ESKUBIDEEI

irudia
2022-03-01  0

Hitzordua Baionako merkatuko plazan 18:00tan ! irakurri

Urtarrilaren 27an : EUSKAL HERRIAN EGIN DEZAGUN POSIBLE!

irudia
2022-01-19  0

Euskal Herriko probintzia guzietan, urtarrilaren 27an mobiliza gaitezen! irakurri

HILABETE ERABAKIGARRI BATEAN SARTUKO...

irudia
2018-05-26  0

Trenbideetako langileak greba bloke berri batean sartuko dira heldu diren astelehen eta asteartean. Mugimenduak azkar segitzen du eta mobilizazio berriak antolatuak izango dira ondoko egunetan. Elkartasuna sekulan baino azkarrago erakutsi behar diegu eta hortako LAB sindikatuak bere afiliatuak mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu. Denon afera da! Denon artean defenda dezagun kalitatezko trenbideetako zerbitzu publiko bat! irakurri

MOBILIZAZIO EGUN EDERRA! GORA LANGILE BORROKALARIAK!

irudia
2018-05-18  0

Maiatza 18 hau mobilizazio egun berri eder bat izan da trenbideetako langileentzat. Goizean goizik banderolak pausatu dituzte Baiona ta Uztaritze artean, traktak zabaldu Baionako sartzean eta ondotik Baionako geltokian elkartu. Arratsalde hastapenean, LABeko militante batzuek lortu dute Pepy (SNCF eko lehendakaria) interpelatzen Miarritzeko aireportuan (argazkia) irakurri

ZERBITZU PUBLIKOAK SALBATZEKO BERTAN ERABAKI DEZAGUN! MAIATZAK 22 DENOK BAIONARA!

irudia
2018-05-15  0

Izan arlo publiko edo pribatuan, gobernamenduak ber estrategia aplikatzen segitzen du : erreformak sortzen, lotura soziala, elkartasuna eta kolektiboa hausteko. Zerbitzu publikoa oraindik gehiago ahulduz, gobernamenduak biztanle guziak ditu erasotzen ! Maiatzaren 22 a, mobilizazio eta greba eguna izanen da Funzio Publikoan. Zerbitzu publikoa ahultzen duten erreformen salatzeko eguna. MOBILIZA GAITEZEN!!! irakurri

MAIATZAK 18 ETA 19 DENOK XEMINOTEKIN!

irudia
2018-05-15  0

Ostiral hontan, maitzak 18, trenbideetako langileek bereziki Baiona Garazi tren zerbitzuaren garatzeko beharra aldarrikatuko dute, salatuz bidean sortzen diren auto lerroak eta honek ekartzen duen kutxadura. Goizean zehar banderolak pausatuko dituzte baita trakta bat banatuko. Eguerditan, LAB trenbideak taldeko xeminotek Herri urrats elkarteak elkartasunez eskaini zikiroa (igandeko soberakinak) zerbitzatuko dute grebalariei. irakurri

Maiatzak 14 denok Miarritzera xeminotekin!

irudia
2018-05-09  0

Xeminotek borroka segitzen dute eta hitz ordu berri bat finkatu heldu den maiatzaren 14 ko Miarritzen. Frantses estadu maila maiatzaren 14a "xeminotarik gabe"ko egun bat izanen da eta mobilizazio egun azkar bat. Euskal Herri mailan mobilizazio hori Miarritzen izango da beraz, Pepy (SNCF ko buruzagiak duen etxearen aintzinean), goizeko 11etatik goiti. Animatu eta zatoz xeminotak sustengatzera!!! irakurri

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!