Osasun fisikoa eta mentala ez da merkantzia!
Sozialeko eta medikuntza sozialeko langileok karrikara atera gara! Goiz hontan Baionan 800 ginen eta borrokatzen segituko dugu!
Gure lanbideak inoiz baino funtsezkoagoak dira eta, hala ere, etengabe erasotuak, gaitzetsiak, gutietsiak gara..
Pribatuko zein publikoko langileok, medikuntza sozialeko ikasleok, eraso berak jasaten ditugu.
Gure lan baldintzak, gure paziente eta erabiltzaileei emandako artak, gero eta txarragoak dira eta gure ordainsariak ez dira oraindik ere hobetzen.
Ez diogu hori errepikatzeari utziko, ez da osasun krisi hutsa, hatsantutako sistemaren krisia da ere bai: baliabide eta komunikazio eza, langileen kopuruaren murrizketa, finantzan eta proiektu-deialdietan oinarrituriko kudeaketa, ohe itxierak, langileen kontsulta falta…
Funtzio publikoan, lan baldintzak eta emandako zerbitzua etengabe okertzen dira. Lanpostu asko hutsak dira, edo argi eta garbiki ezabatuak. Funtzio publikoa eraldatzeko legeak zalantzan jartzen ditu lan-balintzak eta zerbitzuen kalitatea. Alta osasun-krisiak berriz ere argitara eman du, merkataritza-ikuspegi guztietatik bereizitako kalitatezko zerbitzu publikoak funtsezkoak direla.
Arlo pribatuan, hitzarmenak fusionatu nahi dituzte gure erdiespen sozialak beheiti tiratuz: hiruhileko oporren gutxitzea, zati aldakor bat sartzea gure lansarian, soldaten banaketa subjektiboa enplegatzailearen iritziaren arabera.
Azkenean, langileak ustiatu, hustu eta izorratu ondoren, ikasleen aldi. Langile eskasiak estaltzeko ikasleak erabiliak dira, zerbitzu batetik bestera txandaka, estimu eta gainsari gutirekin.
Gure konpromiso profesionala bultzatzen duten balioek aitzinarazten gaituzte, egunerokoan jendea laguntzeko, artatzeko eta sustengatzeko. Horren aurrean, interes ekonomiko hutsei erantzutea eskatua zaigu!
Osasun fisikoa eta mentala ez da merkantzia!
LABek aldarrikatzen du
-> Denen bizi duina segurtatzen duen lan saria
-> Kalitatzeko zerbitzu publikoa zaintzarako sarbidea bermatzen diona orori
-> Erabakitze eta negoziazio guneen hurbilketa
-> Elkargoak sozial eskumena har dadila
-> Politika sozial bat gizarte erronken heinekoa
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago