Medikuntza Soziala kinka larrian
LAB sindikatuko medikuntza sozialeko taldea bere osotasunean mobilizatzen da gaur, beraz, sektore pribatuko eta publikoko langileak. Aspalditik errepikatzen dugu: sektorea gaixorik dago! Medikuntza-soziala arriskuan dago! Eta duela urteak ere bai errepikatzen dugu: baliabide gehiago behar ditugu!
LAB sindikatuko medikuntza sozialeko taldea bere osotasunean mobilizatzen da gaur, beraz, sektore pribatuko eta publikoko langileak.
Aspalditik errepikatzen dugu: sektorea gaixorik dago! Medikuntza-soziala arriskuan dago!
Eta duela urteak ere bai errepikatzen dugu: baliabide gehiago behar ditugu!
Baitezpadako txertaketa sufrimendua bat gehiago besterik ez da langileentzat! Gehiegizko neurria da! Gure arteko asko etsiarazten ditu, jadanik gogorki eta luzarako ahulduak direnak. Horrek profesionalen arteko zatiketak, taldeen baitako tentsioak ere pizten ditu.
Txertatutak eta txertatu gabeak, bat egiten segi dezagun!
Fermuki salatzen ditugu gutako batzuen aurka hartutako neurriak, hala nola kontratu eta ordainketa eteteak.
Zerbitzuetan langileak falta direnean, postu aldaketak, geldialdiak eta dimisioak emendatzen direnean, nola egin langile eta agente kualifikatu horiek gabe? Beste behin ere, Frantziako gobernuak zigor estrategia kontraesankorrak eta manatariak erabiltzen ditu.
Bada urte bat eta erdi Covid19ren kudeaketaren gaia erdian jarria dela. Hori baztertu gabe noski, ez ditzagun ahantz aurreko arazoak, krisialdian areagotu besterik egin ez direnak!
OSPITALE PUBLIKOA
Suspertze ohe faltaz ari garen bitartean, oheen ixten jarraitzen dute!
Ospitale publikoan 500.000 ohe baino gehiago ziren 1997an, eta 410.000 baino gutxiago gaur egun, biztanleria gora eta zahartuz doanean. Beste adibide bat: 7,09 ohe 1000 biztanleko 1991n, 3,64 ohe 2018an. Hau da, 4.200 ohe gutxiago 2018an, 3.900 gutxiago 2019an.
“Le quotidien du médecin” kazetak dio 15 urtez 69 000 ohe kendu direla.
Ez dezagun ahaztu ospitalizazioko ohe batek hainbat lanpostu ekartzen dituela: medikuak, paramedikuntzako lanbideak, bulegariak, teknikariak, farmazilariak, laborategiko langileak, garraiolariak, logistika edota informatika langileak eta zeharkako hainbat lanpostu.
Ez ditzagun ahaztu, halaber, osos gutxi gogoan hartzen diren COVID izurritearen ondorio larriak: nahasmendu psikiatrikoak asko igo dira, baina baliabideak murrizten dituzte. Espezialitate honetan ere, axolagabe kentzen dira oheak. Eragina bereziki astuna da populazio prekarioenetan, gero eta ugariagoak baitira. 10 milioi pobre Frantses estatuan 2020an.
Eta ez dugu ezta ere aipa arten eta ebakuntza kirurgikoen ezeztatzeek osasun publikoan ukan duten eragina.
Ohe-eskasia ez da zoriaren ondorioa. Planifikatua, egituratua, antolatua da eta goratuz doa. Gobernuek zerbitzua pribatizatu nahi dute, zerbitzu publikoa nahitara suntsitzen dute.
Agintariek osasun publikoaren lehen betebeharrari, hau da erien eta zaurituen harrera unibertsala eta baldintzarik gabekoari uko egiten dute.
Beste puntu bat: zaintzaileen nekadura. Kontratatze eta material eskasa, lanen lerradura, presio administratiboaren ondorioz…
Osasunaren Ségur hitzartzeak arazoei erantzun zehatza ekarri behar zien. Artatzaileendako soldata-igoera batez gauzatu baldin bada, neurria ez da nahikoa izan, eta sektore pribatuko lankideentzat zuzengabea da: Ségur-aren langile ahantziak dira.
SOZIALEKO, KLINIKETAKO ETA ZAHAR ETXEETAKO LANGILEAK
Gaur hemen bildu gira Departamentuko Kontseilu berria ozenki deitzeko.
Berriki arraberritutako instantziak, lehendakaritza aldatu ez bada ere, gure egiturak eta proiektuak diruztatzen dituen aurrekontu asko bozkatzen ditu.
Eta espero dugu datozen 5 urteetan ez dutela aurreko 5 urteetako ber norabidea hartuko!
Lasserre jauna, departamenduko hautetsiak: baliabideak behar ditugu!
Benetako beharretara egokituak diren finantzabide zuzenak behar ditugu!
Anbizio handiko politika soziala behar dugu, elkartasunean eta gizakian oinarritutako politika soziala!
Osasun krisiak jendarte-desberdintasunak eta egoera prekarioak areagotu ditu. Inoiz baino gehiago, gure misioak ezinbestekoak dira.
Osasun krisia aitzin, lanean jasaiten dugun sufrimendua oihukatu genuen, bai eta gure funtsezko misioak ziurtatzeko zailtasunak.
Gutirekin beti gehiago egitea ezinezkoa da!
Baliabide eskasak, kudeaketa tratu-txar egilea bultzatzen du eta horrek, zentzua galtzea ekartzen die langileei.
LAB sindikatuak errepikatzen du, osasunak eta laguntzak kostu bat dute, asumitu behar direnak!
Osasun krisi honen hasieratik pairatu ditugun norabide eta erabaki politikoak kontuan hartuta, inoiz baino premiazkoagoa da erabaki-instantziak lurraldeetatik ahalik eta hurbilen egotea, tokiko errealitateei hobeto erantzuteko. Zentzu honetan, Euskal Hirigune Elkargoak eskumen soziala har dezan eskatzen dugu.
Gure arduradun politikoek sektore hori aspalditik gaizki tratatzen dute, egitura askotan diru-iturriak agortuz eta giza-baliabideak mugatuz preseski. Ondorioak ainitzak dira langileengan (lan-gainkarga handiak, burn outak, lan-geldialdiak, lanbide aldaketak...) eta arta edo laguntza jasotzen duten pertsonentzat (tratu txarrak, harrera-epeak...).Guk, osasun egituretako langile artatzaile zein ez artatzaile, hezitzaile, etxeko laguntzaileek, egunero artatzen dugun jende ahularekiko estimu faltak luzarako ondorio katastrofikoak ukanen dituela diogu.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago