Hezkuntza : Azaroak 12 astelehena denak greban!

irudia
2018-11-07  0

MANIFESTALDIA BAIONAN, 10.30, Santa Ursula plazan irakurri

Gure presentzia sindikalaren aurkako beste eraso bat!

irudia
2018-10-30  0

Aldi honetan industria sektorean izan da. SHEM enpresan sortu berri genuen LAB-en sekzio sindikala epaitegitan ezeztatu nahi izan dute. irakurri

Ospitaleko Funtzio Publikoa : zerrenda pausatua, administrazio auzitegira jotzen dugu

irudia
2018-10-19  0

Gaur, urriaren 19a, lehendikoz LABek zerrenda bat aurkeztu du Ospitaleko Funtzio Publikoan, Ipar Euskal Herri Kostaldeko Ospitalean. Zuzendaritzak ez digu onartu, gure estatutuak nahikoak ez direla leporatuz. irakurri

URRIAREN 9AN, PREKARITATEARI STOP! URRIAREN 9AN, DENOK GREBARA!

irudia
2018-10-02  0

Pariseko sindikatu "haundiek" urriak 9an asteartearekin mobilizazio egun bat antolatzea erabaki dute. Beste behin ere, ez dugu behar genukeen informazio guzia aski goiz ukan eta ondorioz ez digu iritzi garbirik ukaiteko eta ongi antolatzeko paradarik eman... Zailtasun horiek hor izanki ere, pentsatzen dugu ezinbestekoa zaigula, ahal den heinean, langilegoaren batasuna mantentzea eta hortako LAB ek ere deitzen du urriaren 9ko grebara. irakurri

GELTOKI ETA TRENETAKO LANGILE DESERTIFIKAZIOARI EZ!

irudia
2018-09-13  0

SNCF ko zuzendaritzak unilateralki erabaki du 2018ko irailaren 10etik goiti tren batzu ibiltzen ahalko direla kontrolatzailerik gabe. Trenbideetako langileek hautu ekonomiko eta politiko hori ez dute onartzen eta kari hortara mobilizazio egun berri bat antolatzen dute irailaren 18an. irakurri

Rafa berriro gure artean!

irudia
2017-08-20  0

Iritsi da eguna. 2009ko urriaren 13an atxilotu eta 6 urte eta erdiko kartzela zigorra bere osotasunean bete ostean kalean da berriro ere Rafa Diez Usabiaga, LABeko Idazkari Nagusi ohia. Kartzela atarian euskal herritar eta LABeko kideen babesa nabaria izan da. Ondotik, 11:45ean, merezi duen lehen ongi etorria egin zaio Muskitzeko PobeƱa auzoan eta arratsaldeko 19:30ean Lasarten ere bere herrikideak bere zain izan dira. irakurri

ONGI ETORRI RAFA!

irudia
2017-08-11  0

Agorrilaren 17an ongi etorria eginen zaio Rafari, arratseko 7ak eterdietan Lasarten. Goizean jadanik, 8etan El Dueson, elkarretaratze bat antolatua da bere presondegi ateratzean. LAB sindikatuak bere militanteak deitzen ditu parte hartzera bi ekitaldi horietan. ONGI ETORRI RAFA! irakurri

Mixel Thicoiperi omenaldia Gabadin

irudia
2017-08-04  0

Agorrilaren 26an, larunbat arratsaldeko 3etatik goiti, Mixel Thicoiperen familia eta lagunek omenaldi bat antolatzen dute duela gutti joan zaigun lagun, militante sindikalistari. LAB sindikatuak bere kide guziak gonbidatzen ditu parte hartzera Gabadiko plazan iraganen den ekitaldi hortan. irakurri

LAB garaile Kutxabankeko langileen ordezkarien hauteskundeetan

irudia
2017-07-24  0

Bordale, Paue, Baiona eta Hendaiako Kutxabankeko langileek haien ordezkaritza bozkatu dute astelehen hontan. 23 langileetatik 20ek parte hartu dute hauteskunde horietan eta LAB zerrendako kideak errexki nagusitu dira. Bozen 85%a delegatu titularrarentzat eta 95% delegatu ordezkoarentzat. Emaitza polita. Aupa LAB! irakurri

ASKATASUN MURRIZKETARIK EZ!

irudia
2017-07-19  0

Salbuespen egoera seigarren aldiz luzatu du Estatu frantseseko gobernuak eta gau hontan Senatuak lege antiterrorista proiektu baten testu bat adoptatu du lehen lekturan. Urrian, Asanble nazionalak testu hori aztertuko du. Horrek guziak eragiten duen "askatasun murrizketak" salatzeko, LAB sindikatuak ta hainbat elkartek mobilizazio bat antolatu dute uztailaren 18an Baionako suprefeturaren aitzinean. irakurri

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!