HOR GIRA! HOR GIRA! Kantuak dion bezala XEMINOTAK ORAINDIK HOR DIRA!

irudia
2018-06-28  0

Trenbideetako langileek mobilizaturik segitzen dute eta ostegun hontan beste sektoretako langile batzuen sustengua ukan dute. Osasun sektorekoak, industriakoak besteak beste, azken hauek borrokan izanki ere haien konbenio kolektiboaren defentsan. Manifestaldia Dassault lantegi aintzinetik abiatu da Angeluko EDFaren egoitzaren aintzinean bukatzeko. Hor ere bada zonbait aste langileek blokatzen dutela depota . Mobilizazio egun polit bat berriro! irakurri

EKAINAK 28 MOBILIZAZIO EGUNA BAIONAN!

irudia
2018-06-26  0

Ostegun honetan, ekainaren 28 an, mobilizazio eta greba egun interprofesionala antolatua da Baionan. Hitz ordua, Dassault aintzinean ( Marcel Dassault karrikan) emana da 10:30 tan. LAB ek, ikasle, erakasle, erizain, erretretadun, langabezi edo egoera prekarioan direnak baita Euskal Herriko langile guziak greba egitera deitzen ditu. irakurri

IGANDE ETA BESTA EGUNETAN DENAK LIBRE!

irudia
2018-06-18  0

LAB sindikatuak "Bizitzeko egunak" ekimena antolatu du igande hontan Hazparnen. Auto karabana moduan herriko zentrua zeharkatu eta, militanteak Intermarché supermerkatuaren aintzinean jarri dira eta igandeko lanaren kontrako aldarrikapena zabaldu. Aperitifa batekin segitu dute Ttattola gaztetxearen aintzinean. irakurri

PESTA EGUNETAN DENOK LIBRE! IGANDE ETA PESTA EGUNETAN EZ EROSI! EKAINAK 17 DENOK HAZPARNERA!

irudia
2018-05-28  0

LAB sindikatuak igande eta pesta egunetan irekitzearen kontrako ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, inongo injerentziarik gabe gure merkataritza arautzeko dugun eskubidearen alde eta kontsumismoan oinarritzen den eredu kapitalistatik kanpo bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzera. Ekimenari BIZITZEKO EGUNAK izena jarri diogu eta datorren EKAINAren 17an burutuko da HAZPARNEN. irakurri

KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKO BATENTZAT!

irudia
2018-05-23  0

1700 pertsuna inguru bildu dira astearte hontan Baionan Funtzio Publikoaren aldeko mobilizazioan. LAB sindikatuak kalitatezko zerbitzu publiko batentzat bertan erabaki behar dugula ozenki aldarrikatu du. irakurri

Solidaires-en Biltzar Nagusian elkarlanean aritzea defendatu dugu

irudia
2017-06-17  0

2017ko ekainaren 13an egin den Solidaires-en Biltzar Nagusian parte hartu du LAB sindikatuak. irakurri

Zertan da Tokiko Batzorde Parekidearen proiektua, "Commission Paritaire Territoriale" (CPT) delakoaren proiektua?

irudia
2017-06-13  0

LAB sindikatuak bere afiliatuen batzar bat antolatzen du heldu den ekainaren 22an, arratsaldeko 6etatik goiti bere Baionako egoitzan. irakurri

Ekainak 12an, denok Baionako auzitegiaren aintzinera! Etxarri kolektiboa sustengatzera!

irudia
2017-06-06  0

LAB sindikatuak Etxarri kolektiboak deitu mobilizazioarekin bat egiten du, heldu den ekainaren 12an, astelehen goizeko 9 eterdietatik goiti Baionako auzitegiaren aintzinean. Egun hortan aztertuko da Etxarri kolektiboak eta Axuria xiberutar kooperatibak pausatu errekurtsoa Etxarriko formakuntza zentruaren saltzea anularazteko. irakurri

FEMINISMOAK EGITEN GAITU HERRI

irudia
2017-05-16  0

Feminismoak egiten gaitu Herri: gorputzak, lurraldeak eta erakundeak irakurri

HEMEN ERABAKI! LAB-ek zerrenda bat aurkezten du Euskal elkargo-ko langileen ordezkarien hauteskundeetan.

irudia
2017-05-16  0

Heldu den ekainan LAB sindikatuak Euskal Herri elkargoako langileen ordezkarien hauteskundeetan parte hartuko du.¨ LAB-en aldarrikapen nagusia: langile kudeaketa gune bat Euskal Herri mailan eraiki eta batzorde administratibo parekidea elkargo berrian sortu. Garaia da tokiko funtzio publikoaren eta bere langileen geroa Euskal Herri mailan marrazteko! irakurri

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!