HEMEN ERABAKI! LAB-ek zerrenda bat aurkezten du Euskal elkargo-ko langileen ordezkarien hauteskundeetan.
Heldu den ekainan LAB sindikatuak Euskal Herri elkargoako langileen ordezkarien hauteskundeetan parte hartuko du.¨ LAB-en aldarrikapen nagusia: langile kudeaketa gune bat Euskal Herri mailan eraiki eta batzorde administratibo parekidea elkargo berrian sortu. Garaia da tokiko funtzio publikoaren eta bere langileen geroa Euskal Herri mailan marrazteko!
Martxoan zehar, polo desberdinetan hamar bat bilkur publiko antolatu eta (Xiberua, Amikuze, Hazparne, Errobi, Oztibarre Iholdi, Garazi Baigorri, Bidaxune, Errobi Aturri, Hego Lapurdi eta Aturri Euskal kosta poloetan), LAB-ek zerrenda bat osatu du eta eztabaida guzi hauetan adostu aldarrikapenak defenditzera joanen da.
LABeko hautagaiak oinarrizko printzipio eta baloreak errespetatzen engaiatzen dira. Tokiko errealitatearen arabera beren erabakietan autonomoak izango dira.
LAB sindikatuak, interferenzia dogmatikorik gabeko sustengu logistiko eta juridikoa ekarriko du.
LABen ordezkariek lurraldearen nahikunde eta berezitasunak kondutan hartuko dituzte.
LABek zerbitzu publikoen kalitatea segurtatu nahi du; kalifikatuak eta ezagutuak diren langileen eskutik.
LAB aldaketa sozial baten alde posizionatzen da. Langileok, gure lanetik kanpo aktore baikira ere.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago