PESTA EGUNETAN DENOK LIBRE! IGANDE ETA PESTA EGUNETAN EZ EROSI! EKAINAK 17 DENOK HAZPARNERA!
LAB sindikatuak igande eta pesta egunetan irekitzearen kontrako ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, inongo injerentziarik gabe gure merkataritza arautzeko dugun eskubidearen alde eta kontsumismoan oinarritzen den eredu kapitalistatik kanpo bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzera. Ekimenari BIZITZEKO EGUNAK izena jarri diogu eta datorren EKAINAren 17an burutuko da HAZPARNEN.
BILBO MAIATZAK 6
IRUÑEA MAIATZAK 13
DONOSTIA MAIATZAK 19
GASTEIZ EKAINAK 3
HAZPARNE EKAINAK 17
LAB sindikatuak igande eta pesta egunetan irekitzearen kontrako ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, inongo injerentziarik gabe gure merkataritza arautzeko dugun eskubidearen alde eta kontsumismoan oinarritzen den eredu kapitalistatik kanpo bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzera. Ekimenari BIZITZEKO EGUNAK izena jarri diogu eta datorren ekainaren 17an burutuko da Hazparnen.
Igande eta pesta egunetan lan egitearen kontrako aldarria LAB sindikatuan lan-lerro historiko bat da. Borroka honekin merkataritzako langileek bizitza pertsonal edota familiarra eta laborala uztartzeko duten eskubidearen alde egiten dugu, eta merkataritza txikian eta beste hainbat sektoreetan ematen den lanpostu suntsiketaren eta Parisetik inposatu nahi diguten kontsumo ereduaren aurka kokatzen gara.
Eztabaida argia da, gure bizitza merkatal zentro handietan igarotzea non ongi pasatzeko aukera bakarra kontsumitzetik pasatzen den, edota hiri eta herri biziak nahi ditugu, non komertzioa komunitatearen parte den.
Arazo handiena arautze Estataletan dago, baina hemengo administrazioen jarrera ere salatu beharra dago, zeinak azken urteetan Euskal Herria merkatalgune erraldoiz josteko apustua egin duten. Makro merkatalgune hauen gehitzeak kontsumo ereduak, hirigintza ereduak eta lur eremuen birkalifikazioa dakar frantses eta euskal oligarkiarentzat negozio borobila bihurtuz.
Instituzio eta enpresek kate handien etorrerarekin finkatze diren zonaldeetako langabeziarekin amaituko dela saltzen digute. Egia ez dela kontutan izanda, sortzen den enplegua baino gehiago suntsitzen baita, kontatzen ez digutena da sortzen diren lanpostu berri horiek lan baldintza kaskarragoetan sortzen direla. Hau da, lanpostu prekarioak sortzen dira. Gainera ez da egia gizarteak erosteko ordutegia zabaltzea eskatzen duenik, egindako inkesta ezberdinetan jasotzen den bezala %94ak egungo ordutegia dituzten kontsumo beharrak hasetzeko nahikoa dela esaten du.
Administraziotik eta kontsumitzaileei zuzenduriko kontzientziazio eta informaziokanpainak bultzatzea beharrezkoak eta urjentziazkoak dira. LABek argi du:
• Zero irekiera merkataritzan igande eta pesta egunetan.
• Kontziliazio pertsonal, familiar edota laboralerako eskubidea.
• Merkataritzako sektorearen liberalizazioaren aurka gaude, enpresa handien mesedetan bakarrik delako, kalitateko enplegua suntsitzen duelako merkataritza minoristan eta gure herri eta hiriak aldatzen dituelako, bizirik gabe utziz.
• Hemen lan egin, bertan erabaki. Merkataritzako araudia eta nahi eta behar dugun kontsumo eredua hemen erabakitzeko gure gaitasunaren aurka estatutik datozen erasoak amaitzea behar dugu.
Zure iritziak ere zeresan handia duelako, etorri eta parte hartu BIZITZEKO EGUNETAN.
PESTA EGUNETAN DENOK LIBRE.
IGANDE ETA PESTA EGUNETAN EZ EROSI
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago