SOKOAN berriz ere LABek irabazi ditu hauteskundeak!
Sokoako hauteskunde hauetan LAB bosgarren aldiz segidan lehen indar bezala aukeratua izan dela eta beraz gehiengoarekin ekinen diola berriro bere ibilbide berriari.
Azaroak 22 ostegunarekin, Sokoako lehen kolegioko (produkzio-langileak) eta bigarren kolegioko (koadro eta funtzio-agenteak) 226 langileek Komite Sozial eta Ekonomikorako (KSE) langileen ordezkariak hautatzeko aukera izan dute antolatu diren hauteskunde profesionaletan.
Oraingo honetan, enpresaren baitan bi sindikatuen artean dagoen harreman ona ikusirik, zerrenda bateratua aurkeztea deliberatu zuten LAB eta CFDT sindikatuek 1. eta 2. kolegioetan. LAB-CFDT zerrenda bateratuaren bozken banaketa %65 LABentzat izanen da eta %35 CFDTrentzat. Bi sindikatuek aurkeztutako zerrenda bateratu hau hauteskundeen lehen itzulian pasa da lehen kolegioan 130 bozka jaso baitditu (bozka zerrendetan diren %84a) eta bigarren kolegioan, aldiz, 53 bozka (bozka zerrendetan diren %73a).
Langileen ordezkarien kopuruari dagokionez azpimarratu behar da lehen kolegioko 16 ordezkarien artetik (titularrak zein ordezkoak) 12 LABen ordezkariak izanen direla, 3 CFDTkoak eta 1 « etiketarik gabe »koa. Bigarren kolegioan, berriz, 4 ordezkarietatik 3 LABekoak eta 1 CFDTkoa izan dira.
Gauzak horrela erran dezagun Sokoako hauteskunde hauetan LAB bosgarren aldiz segidan lehen indar bezala aukeratua izan dela eta beraz gehiengoarekin ekinen diola berriro bere ibilbide berriari.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago