Gure presentzia sindikalaren aurkako beste eraso bat!

2018-10-30  

Aldi honetan industria sektorean izan da. SHEM enpresan sortu berri genuen LAB-en sekzio sindikala epaitegitan ezeztatu nahi izan dute.

irudia

Aldi honetan industria sektorean izan da. SHEM enpresan sortu berri genuen LAB-en sekzio sindikala epaitegitan ezeztatu nahi izan dute.

Jakin behar da SHEM (Société Hydro éléctrique du Midi) entrepresa 12 departamentutan present dela eta produkzio establimendu bat Xiberuan kokatzen dela, Ligi-Aterei herrietan hain zuzen. SHEM enpresako langile batzuekin hizketan izan eta gero, 2018ko maiatzaren 24ean LABen sekzio sindikal bat sortzea lortu genuen. Hala ere, aurretik esan bezala, SHEM enpresako nagusiek gure sindikataren presentzia zalantzan jarri eta epaitegira joatea erabaki zuten. Urriaren 15ean epaiketa izan da Tolosan eta urriaren 25ean epaileek SHEM enpresako eskaerak atzera bota dituztela jakin berri dugu (dokumentu erantsia). Nahiz eta oraingoan ere epaiketa irabazi, jakin behar da ez dela erresa guretzat eraso juridiko hauei aurre egitea, denbora eta diru ainitz suposatzen bait dute. Hala ere gure erasotzaileak jakin behar dute ez dugula etsiko eta eraso guzien gainetik beti aintzina joanen girela!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian