Martxoak 17an, Denok Greban !
LAB sindikatuak grebara eta mobilizaziora deitzen du martxoaren 17an goizeko 10ak30tan Baionako geltokitik.
Joan den urtarrilaren 27an, "Euskal Herrian egin dezagun posible" lelopean karrikan numbrean ginen, dinamika hortan segi eta indar harremana azkartu dezagun!
Frantziako Gobernuak etengabe langileak erasotzen ditu: hitzarmen kolektiboen suntsiketak, lan-baldintzen okertzea, geldituak diren langileen ez ordezkatzea, erretretara joaiten direnak ere bai, kudeaketa tratu-txar egile sistemikoa, beherantz botatako soldatak, lanen lerratze antolatua….
Langileak, antolatu gaitezen, elkarrekin borrokatu eta hemen erabaki dezagun !
Sistema kapitalista suntsitzailearen aurrean, ez dago fatalitaterik!
Utz diezaiogun akziodunen poltsikoen betetzeari, eta aberastasunak partekatu ditzagun, guztiontzako bizi-baldintza duinak eta iraunkorrak ziurtatzeko.
LAB Sindikatuak aldarrikatzen du :
Zerbitzu publiko guziak berehala indartzea bereziki, zaintza eta jendart lotrakoak.
« Txertatu gabeko » langileak berriz integratzea.
Lansarien eta indizeko punduaren emendaketa.
Soldata arrakalaren amaiera eta inposatutako kontratu partzialenak
Lan denboraren murrizketa eta lanaren banaketa 30 orduko asteari esker.
Langabezia erreforma kentzea.
Tokiko negoziaketa gune bat sortzea.
Martxoaren 17an, denok Greban ! Denok karrikara !
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago