X. Biltzar Nagusirako komite exekutiborako hautagaitza aurkeztu dugu
LAB sindikatuak X. Biltzar Nagusia egingo du ekainaren 16 eta 17an Baiona-Miarritzen. Biltzar Nagusiari dagokion prozesuaren baitan komite exekutiboa osatzeko hautagaitza aurkeztu da.
14 kidek osatutako lantaldea izango da, tartean, eta lehen aldiz, idazkari nagusi baten ordez bi koordinatzaile orokor izendatzea proposatu da.
Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo dira taldearen buru izateko aurkezten diren hautagaiak.
Hautagaien izen-abizenak eta kargua, argazkiaren ezkerretik eskubira:
MAIDER JAUREGI SARASOLA. Komunikazio arduraduna
OIHANA LOPETEGI ARANGUREN. Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduraduna
KRIS GETE ETXEBERRIA. Industria Federazioko arduraduna
DABID LIZARRALDE PALACIOS. Eraketa bokalia
MADDALEN DORADOR RUBIO. Zerbitzu Pribatuetako Federazioko arduraduna
ARGITXU DUFAU BERHO. Ipar Euskal Herriko bokalia
IGOR ARROYO LEATXE. Koordinatzaile orokorra
GARBIÑE ARANBURU IRAZUSTA. Koordinatzaile orokorra
ENDIKA PEREZ GOMEZ. Ekintza Sozialeko arduraduna
XABIER UGARTEMENDIA APRAIZ. Zerbitzu Publikoetako Federazioko arduraduna
IZASKUN GARCIA BORDAGARAI. Antolakuntza arduraduna
AIORA IMAZ GABILONDO. Parte Hartzea eta Barne Komunikazio arduraduna
ARANTZA VAZQUEZ RODRIGUEZ. Zeharlerroetako arduraduna
IMANOL KARRERA TURRILLO. Nafarroako bokalia
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago