Nire Herriak Elkartasuna izena du !
Atzo, Martxoaren 2an, goizeko 10ak30-tan Baionan bildu gira ATTAC, BIZI MIGRANTS, EHBai, EELV, ENSEMBLE, ETORKINEKIN, LA CIMADE eta LA FRANCE INSOUMISE-ekin, "Anti Arrazismoa eta Elkartasuna" Kanpainarentzat antolatzen ditugun ekintzeen presentatzeko.
384 erakundeek eta 2000 pertsonalitate eta militateek bultzada hori izenpetu dute gurekin, gure deiaren helburua anti arrazismoaren kontra elkartasun oldar bat eraikitzea denek elgarrekin. Gure Herriak faxismoa, kolonialismoa, arrasismoa, zuzengabekeria eta desberdintasunak borrokatzeko.
Gero eta gehiago errefuxiatuak errezibitzen ditugu Hendaian, Baionarat igortzeko baina ahalmen guttiagorekin. Haien laguntzeko hain beste ekintza antolatuak dira eta kide gehiago arrastatuak.
Horretarako Martxo hilabetea-ren denboran Ipar Euskal Herrian antolatzen ditugu ekintza desberdinak.
Ekintzen egitaraua :
- Martxoaren 12 eta 13-ko asteburuan :
"Nere herria Elkartasuna deitzen da !" iragarkien ezartzea hiri eta herri sartzeetan.
- Martxoaren 19-an Baionako Pannecau eta Marengo zubietan, 15-etan :
"Zubiak eraiki, ez paretak" elkartasunezko jende katea.
- Martxoaren 25-ean, Hasparnen Elgar Zentroan, 19-etan :
Mahain ingurua "Mugetako Anomalien kontra : begirada kritikoa, ikuspegi juridiko eta soziologikotik" Ana Lisa Lendaro; Thomas Sommer-Houdeville eta Iker Barbero Ikertzaileekin.
- Martxoaren 26-ean, Hendaian Abadia aretoan, 10-etan :
Mahain inguruan : "Mugen zonaldeetan solidarioak", 5 Herrialde desberdinen elkarteak : Calais (gose greban izan direnak eta Auberge des Migrants), Briançon (Tous migrants), La Roya (La Roya Citoyenne), Perpignan (ASTI 66) eta Euskal Herria (Etorkinekin).
Hitzordua hartu eta gurekin elkartu gure Herria-ren elkartasunarentzat !!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago