Duela gutti, Hazparneko supermerkatu handi batek 2018ko abenduaren 23 et 30etan idekitzeko baimena eskatu dio Herriko etxeari (egun osoa 9etatik 19etara), bi data hauek izanki urteko bi azken igandeak.
Azken Herriko Kontseilu bilkuran, Hazparneko hautetsiek haien iritzia eman dute eskaera honi buruz eta auzapezak segitu du gehiengoaren bozka: 20 baimenaren kontra, 7 alde eta 2 abstenzio.
Supermerkatuak ez du baimena ukan beraz eta LAB sindikatu irakurri
irakurri
LAB sindikatuak prentsaurreko bat eman du ostegun goiz hontan Bilbon, Kutxabanken egoitzaren aintzinean (argazkia).
Inaki Egana, Filipe Dulucq eta Xabier Ugartemendiak parte hartu dute agerraldian, salatuz bankuko zuzendaritzaren erabakiak: Kutxabanque aktibitatearen abandonatzea (Bordale, Paue, Baiona eta Hendaiako Kutxabanque 5 bulegoen zerratzea), lurralde baten abandonatzea (bereziki Ipar Euskal herria) eta 23 kanporatzeak.
LABek erabaki du irakurri
irakurri
Langileak berriro karrikan ziren ostegun goiz hontan Baionan, Macron erreformak salatzeko. LABek mobilizazio hau baliatu du bere gonbidapena banatzeko, heldu den urriaren 27an antolatzen duen Biltzar publikorako (arratseko 6etan Lan burtsan): "posible da Euskal herria Macron legearen eremutik kanpo egotea!"
Manifa ta gero, LABeko militanteek sustengu ekintza bat bururatu dute elkartasunez Kutxabanque-ko langileekin (ikus argazkiak)
irakurri
irakurri
Pixkanaka pixkanaka berria ofizialatu da eta orain gaia plazan da: Kutxabankek erabaki du Ipar Euskal Herrian dituen bulegoak zerratzea eta 23 langileak kanporatzea.
LAB sindikatuak lotsagarria den erabaki hau salatzea erabaki du heldu diren egunetan. irakurri
irakurri
Larrungo tren ttikiko langileen garaipena, Castoramako LABeko 4 kide biktima gisa deituak deklaratzera Baionako auzitegi korekzionalean, Kutxabanken erabakia (Frantzia eta Ipar Euskal herriko bulegoak hetsi eta 23 langileak kanporatu), hona aipatuak izan diren zonbait gai.
Urteko perspektibetan, bertako negoziazio eremu baten aldarrikapena ere aipatu du LABek, bere kanpaina desberdinetan zabalduko duen aldarrikapena.
irakurri
irakurri
LAB eko delegazio batekin eztabaidatu ondotik, EPSAko zuzendaritzak (Larrungo tren ttikia kudeatzen duen enpresa) onartu du besteak beste, euskara integratzea hizkuntz prima eskuratzeko eskubidea ematen duten hizkuntzen zerrendan.
Larrungo langileen garaipen polita! irakurri
irakurri