Zuzendaritzak akordio batzu ez dituelako errespetatzen, EPSA Larrungo tren ttikiko LAB sekzioak muga gabeko greba abisu bat pausatu du irailaren 12tik goitirako.
Langileek salatu nahi dute prima desberdin batzuen ez ordaintzea baita erretretara joate batzuen ez ordezkatzea. Bilkur bat finkatua da zuzendaritzarekin ostegun arrats hontako. irakurri
irakurri
Bordale, Paue, Baiona eta Hendaiako Kutxabankeko langileek haien ordezkaritza bozkatu dute astelehen hontan.
23 langileetatik 20ek parte hartu dute hauteskunde horietan eta LAB zerrendako kideak errexki nagusitu dira. Bozen 85%a delegatu titularrarentzat eta 95% delegatu ordezkoarentzat.
Emaitza polita. Aupa LAB! irakurri
irakurri
Urtero bezala, sasoin denboran, LAB sindikatuak sasoinlariek haien burua erespeta arazteko oinarrizko informazio batzu emaitea du helburu:
lan kontratua, hilabete saria, paga fitxa, asteroko lan denbora, eguneroko pausaldiak eta beste.
Kari hortara, LAB-ek permanentzi batzu antolatzen ditu uztailan zehar, astelehen, asteazken eta ostiral goizetan, salbu 26an, bere Hendaiako egoitzan. irakurri
irakurri
Igande eta pesta egunetako lanaren salaketa LAB sindikatuaren borroka hildo nagusienetarik bat da. Mobilizazioak saltoki handien aintzinean, informazio liburuxka banaketak, Herriko etxeen interpelazioak, urtean zehar LAB-ek antolatzen ditu ekintza desberdinak.
Berrikitan ere, saltokietako langile batzuen gana ibili da inkesta bat zabaltzen. Hona lehen itzultzeak. irakurri
irakurri
Duela denbora gutti sortu den "LAB trenbideak" taldea antolatzen segitzen duen artean, trenbideeri lotu sekzio berri bat sortu da azken egun hauetan: Larrungo tren ttikiko LAB sekzio sindikala.
Hamar bat emazte eta gizonek osatzen dute talde berri hau, gidari, teknikari edo bulego enplegatu. Goresmenak sekzio berri honi! irakurri
irakurri
Joan den astean, LAB treinbideak taldeak gutun bat igorri die Iparraldeko auzapez desberdineri baita Hondarribia eta Irungo auzapezeri.
Helburua: hauen iritzia jakitea "urtxo urdina" gaueko treinaren kentzeari buruz baita aste buruetako gixeten zerratzeeri buruz, Hendaia, Donibane Ziburu ta Miarritzeko geltokietan.
LAB treinbideak-ek eskatzen die posizio bat hartzea zerbitzu publikoa kaltatzen duten SNCF-ko zuzendaritzaren erabaki hauen aurrean irakurri
irakurri