Hazparneko Herria igandeetako idekitze berezien kontra!
Duela gutti, Hazparneko supermerkatu handi batek 2018ko abenduaren 23 et 30etan idekitzeko baimena eskatu dio Herriko etxeari (egun osoa 9etatik 19etara), bi data hauek izanki urteko bi azken igandeak. Azken Herriko Kontseilu bilkuran, Hazparneko hautetsiek haien iritzia eman dute eskaera honi buruz eta auzapezak segitu du gehiengoaren bozka: 20 baimenaren kontra, 7 alde eta 2 abstenzio. Supermerkatuak ez du baimena ukan beraz eta LAB sindikatua Herriko etxe honen erabakiaz pozten da.
2016tik komertsio handi horiek badute aukera igandeetako idekitze baimen berezi gehiago eskatzeko herriko etxeei, 12 iganderaino urtean, 5 iganderako posible zelarik ordu arte.
Komertsioek igande horien datak eman behar dituzte abenduaren 31a baino lehenago, hurrengo urteari begira, eta orduan dute beraz Herriko etxeek hartzen erabakia: baimena eman edo ez. Baimen hauek dute eztabaida gehiena sortzen.
Legeak behartzen ditu ere Herriko etxeak haien iritzia eskatzea sindikatuei gaiari buruz eta LAB sindikatuak aukera hori baliatzen du bere mezua jakinarazteko: Igandeko lanari ez! Pausa eta pesta egunak BIZI EGUNAK!!! (ikus lotu dokumentuak)
Pixkanaka pixkanaka Herriko etxe ainitz konturatzen ari dira komertsio handi horiek ze kalte egiten dieten saltoki ttikiei eta herri erdiko biziari eta ondorioz iritziz aldatzen ari dira ere. Hazparnek hartu azken erabaki hau adibide ederra dugu!
Espero beste Herriko etxe ainitzek gisa hortako erantzunak emanen dituztela ere!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago