MOBILIZAZIOAREN FRUITUA!
LAB eko delegazio batekin eztabaidatu ondotik, EPSAko zuzendaritzak (Larrungo tren ttikia kudeatzen duen enpresa) onartu du besteak beste, euskara integratzea hizkuntz prima eskuratzeko eskubidea ematen duten hizkuntzen zerrendan. Larrungo langileen garaipen polita!
Duela zonbait aste, Larrungo langile andana batek mobilizatzeko gogoa jakinarazi zuen EPSAko zuzendaritzari eta LABek greba abisu bat pausatu zuen. Greba abisu hori nahiko fite altxatua izan zen Zuzendaritzak onartuta LABekin mintzatzea langileen aldarrikapenetaz.
Bi bilkuren ondotik, Zuzendaritzak erabaki du erantzun positibo bat ematea langileen hiru eskakizunei (ikus LABen agiria), hauen artean izanki euskararen erabiltzeari ematea ezagupen ofizial bat, hizkuntz primaren bidez.
Beste pundu nagusia, langile permanenteen nunbrea 21etan mantentzea lortu dute ere.
Zinez garaipen ederra Larrungo langileentzat eta LABen sekzio sindikalarentzat! Aupa Larrungo langileak!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago