Mobilizazio berri bat burutu da astearte goiz hontan, Lan erreformaren kontra, Baionako karriketan .
Kamioilari batzuk bideak moztu dituzte eta ehunka pertsunek herriko karrikak zeharkatu.
Frantses estatu osoan, bideetaz gain, portu eta industri gune sarbide batzu oztopatuak izan dira.
Denetan deia zabaldu dute maiatzak 19ko. Ostegun hau borroka egun azkar bat izan behar da! irakurri
irakurri
LAB sindikatak 2 egun grebara deitzen du heldu den maiatzak 17 eta 19rako.
Irabazteko, Lan Lege hori erretira dezaten, ORAIN DA!!!!
Gure haserrea erakutsi behar dugu!
Segi dezagun mobilizatzen, denok bateratuz borroka hori irabazteko! irakurri
irakurri
Manifa berri bat iragan da ostegun goiz hontan, maiatzak 12, Baionako karriketan zehar.
Ehunka pertsunek El Khomri Lan lege proiektua salatu dute, eta bereziki 49 3 artikuluaren erabilpena, frantses gobernamenduak legea bortxaz pasaarazteko erabili nahi duen tresna.
Manifa "sous-prefektura"ren aintzinean antolatu Biltzar Nagusi batekin bukatu da, antolatzaileek luzatuz borroka segitzeko deia.
Ondoko hitz orduak: maiatzak 17 eta 19ak. irakurri
irakurri
2 hil eta 7 kolpatu, hamarka pertsuna mediku zerbitzuetan examinatuak, hona Baionako lan istripuaren bilana.
Lan legearen kontrako manifaren bukaeran zabaldu da berria eta segidan manifestariek doluminak eta sustengua adierazi diete hil eta zaurituen famili eta hurbilekoeri.
irakurri
irakurri
Argi da egun bateko mobilizazioek ez direla aski, ekintza edo manifa egun bakar horiek ez dutela frantses gobernua amor ematera bortxatuko. Beste pausu bat eman behar dugu!
ORAINDIK POSIBLE DA! DENOK PARTE HARTU DEZAGUN BORROKAN!
LAN LEGEAREN KONTRA, BLOKA, BLOKA, BLOKATU!!! irakurri
irakurri
Lan lege proiektuaren kontrako kolektiboak, "jusqu'au retrait" kolektiboak, ekintza berri bat eraman du astearte goiz hontan, ETPM lantegia blokatuz bizpiru orduz (Arrangoitzeko Planuya zonaldean).
Philippe Neys da lantegi honen nagusia, baita ere Euskal Herriko MEDEFeko nagusia besteak beste.
(Philippe Neys da ere Baionako Herriko etxeko zinegotzia ta hiriguneko kontseilari)
LAN LEGEA ERRETIRATU ARTE, BORROKAK SEGITZEN DU!
irakurri
irakurri