2 hil eta 7 kolpatu, hamarka pertsuna mediku zerbitzuetan examinatuak, hona Baionako lan istripuaren bilana.
Lan legearen kontrako manifaren bukaeran zabaldu da berria eta segidan manifestariek doluminak eta sustengua adierazi diete hil eta zaurituen famili eta hurbilekoeri.
irakurri
irakurri
Argi da egun bateko mobilizazioek ez direla aski, ekintza edo manifa egun bakar horiek ez dutela frantses gobernua amor ematera bortxatuko. Beste pausu bat eman behar dugu!
ORAINDIK POSIBLE DA! DENOK PARTE HARTU DEZAGUN BORROKAN!
LAN LEGEAREN KONTRA, BLOKA, BLOKA, BLOKATU!!! irakurri
irakurri
Lan lege proiektuaren kontrako kolektiboak, "jusqu'au retrait" kolektiboak, ekintza berri bat eraman du astearte goiz hontan, ETPM lantegia blokatuz bizpiru orduz (Arrangoitzeko Planuya zonaldean).
Philippe Neys da lantegi honen nagusia, baita ere Euskal Herriko MEDEFeko nagusia besteak beste.
(Philippe Neys da ere Baionako Herriko etxeko zinegotzia ta hiriguneko kontseilari)
LAN LEGEA ERRETIRATU ARTE, BORROKAK SEGITZEN DU!
irakurri
irakurri
Asteartean (maiatzak 3), Ipar Euskal Herriko zazpi herrik hiri elkargo bakarraren alde bozkatu dute. Aintzineko astean biztanleriaren langa gainditu eta, bozkatze berri horiekin herrien kopuruaren baldintza bete da ere! 158tik 79!
Ipar Euskal Herriak elkargo bakarra osatzeko bi baldintza bete behar zituen: herrien erdien oniritzia jasotzea eta biztanleen erdia horietan bizitzea.
HORRI ESKER 2017an IPAR EUSKAL HERRIAK ELKARGO BAKARRA IZANEN DU!! irakurri
irakurri
EHUNKA LAGUN BAIONAN!
El Khomri lege proiektua salatzeaz gain, LAB eta AITZINAk igandeko lana salatu dute ere, ekintza sinboliko bat antolatuz Baiona ttikian, igandero idekia den saltoki baten aintzinean. irakurri
irakurri
Baionan eta Donibane Ziburun bezala, Maulen ere LABek manifestatu du Xiberuko hiri nagusiko karriketan zehar. "KLASE BORROKA SUSTA!" lemapean, 150 bat pertsunek prekaritate gero eta handiagoa salatu dute.
irakurri
irakurri