MUGERREKO GUNE EKONOMIKO GARRANTZITSUA BLOKATUA EGUN OSOA!!!
100 bat manifestarik goiz goizetik Mugerreko gune ekonomiko garrantzitsua blokatu dute arratsaldeko 4terdiak arte! Guneko bi sarbideak blokatuz, manifestariek haien hasarrea erakutsi dute LAN lege proiektuaren kontra.
100 bat manifestarik, "jusqu'au retrait"ko militanteak, LAB, CGT trenetako langileak, EH bAI eta Aintzinako militanteak, besteak beste, goiz goizetik Mugerreko gune ekonomiko garrantzitsua blokatu dute arratsaldeko 4terdiak arte!
Guneko bi sarbideak blokatuz, manifestariek haien hasarrea erakutsi dute LAN lege proiektuaren kontra.
Ekintza honen eraginez, gune eta hortik ibiltzen diren kamioiak blokatzeaz gain, Miarritzeko posta banaketa ez da burutu. Ekintzak auto lerro luzeak sortu ditu ere.
Goiz erdian, manifestarien erdia Baionako manifan parte hartzera joan da ta beste erdiak hor segitu du blokatzen.
Borroka egun ederra!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago