EHUNKA PERTSUNA BAIONAN EL KHOMRI LEGE PROIEKTUAREN KONTRA
Manifa berri bat iragan da ostegun goiz hontan, maiatzak 12, Baionako karriketan zehar. Ehunka pertsunek El Khomri Lan lege proiektua salatu dute, eta bereziki 49 3 artikuluaren erabilpena, frantses gobernamenduak legea bortxaz pasaarazteko erabili nahi duen tresna. Manifa "sous-prefektura"ren aintzinean antolatu Biltzar Nagusi batekin bukatu da, antolatzaileek luzatuz borroka segitzeko deia. Ondoko hitz orduak: maiatzak 17 eta 19ak.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago