EZ AHANTZ LABen BILTZAR NAGUSIA!!! EKAINAK 25 HAZPARNEN!!!
Larunbat hontan iraganen da Iparraldeko LAB sindikataren Biltzar nagusia, goizeko 9etatik goiti Hazparneko Elgar zentroan. Lehen parte batean hor izanen dugu Sophie Beroud (argazkia), sindikalgintzan aditua, sindikalgintzaren etorkizunaz mintzatzeko eta eztabaidatzeko.
9etan: hitzaldia Sophie Beroud-rekin, irakaslea zientzi politikoan Lyonen eta sindikalgintzan aditua.
aipagaia: Sindikalgintza berpentsatu behar dela gaur egun ideiaren inguruan mintzatuko gira.
Pausa ttiki bat
10.30etan: LABen Biltzar nagusia
Bukatzeko: luntx ttiki bat
Zuen presentzia baieztatzea eskatzen dizuegu (05 59 59 50 20) gure antolakuntza ahal bezain ona izan dadin.
Parte hartu gurekin!!!!!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago