Mobilizazio polita ostiral hontan Saran. Dozena bat xeminot Larrun mendian igo dira goizean goiz eta banderola batzu zabaldu kaskoan (argazkia). Ondotik, elkarretaratze bat antolatua izan da ere tren ttikiaren geltokian, Larrun ez hunki kolektiboarekin bat eginez, trenak blokatuak eguerdi alde arte, eta gero denak Sararuntz , han bilduak ziren hautesi batzu interpelatzeko...
Ondoko hitz ordua 19an Garazin!
irakurri
irakurri
Ez bada pasa diren hiru hilabeteetako greba egunen erritmo bera ere, trenbideetako langileek erabaki dute mobilizaturik segitzea udan zehar . "Hesi idekitze" ekintza bat antolatu eta, autopistako Miarritzeko ordainlekuan (joan den larunbatean), mobilizazio egun berriak finkatu dituzte uztaila eta agorrilan. Lehena ostiral hontan, uztailak 13 Saran, goizeko 10etatik goiti Larrungo tren ttikiko geltokian. irakurri
irakurri
Larrungo tren ttikiko langileek elkartasun mezu bat helarazi diete hiru hilabete geroztik borrokan diren trenbideetako langileei.
Elkartasun kenu xume bat balin bada ere, sustengu mezu hori zabaldu nahi zieten. irakurri
irakurri
Trenbideetako langileek mobilizaturik segitzen dute eta ostegun hontan beste sektoretako langile batzuen sustengua ukan dute. Osasun sektorekoak, industriakoak besteak beste, azken hauek borrokan izanki ere haien konbenio kolektiboaren defentsan.
Manifestaldia Dassault lantegi aintzinetik abiatu da Angeluko EDFaren egoitzaren aintzinean bukatzeko. Hor ere bada zonbait aste langileek blokatzen dutela depota .
Mobilizazio egun polit bat berriro! irakurri
irakurri
Lehen aldikotz LAB sindikatuak zerrendak aurkeztu ditu Donibaneko Poliklinikako hauteskunde profesionaletan.
Bozen %40ekin, gure lehen delegatuak hautatuak izan dira, ZORIONAK!!!
Pour la première fois, le syndicat LAB a présenté des listes aux élections professionnelles CSE à la Polyclinique de Saint-Jean-de-Luz.
Nous avons récolté près de 40% des voix !
Zorionak aux premiers élu-e-s !
irakurri
irakurri
Ostegun honetan, ekainaren 28 an, mobilizazio eta greba egun interprofesionala antolatua da Baionan. Hitz ordua, Dassault aintzinean ( Marcel Dassault karrikan) emana da 10:30 tan.
LAB ek, ikasle, erakasle, erizain, erretretadun, langabezi edo egoera prekarioan direnak baita Euskal Herriko langile guziak greba egitera deitzen ditu. irakurri
irakurri