Maiatza 18 hau mobilizazio egun berri eder bat izan da trenbideetako langileentzat. Goizean goizik banderolak pausatu dituzte Baiona ta Uztaritze artean, traktak zabaldu Baionako sartzean eta ondotik Baionako geltokian elkartu.
Arratsalde hastapenean, LABeko militante batzuek lortu dute Pepy (SNCF eko lehendakaria) interpelatzen Miarritzeko aireportuan (argazkia) irakurri
irakurri
Ostiral hontan, maitzak 18, trenbideetako langileek bereziki Baiona Garazi tren zerbitzuaren garatzeko beharra aldarrikatuko dute, salatuz bidean sortzen diren auto lerroak eta honek ekartzen duen kutxadura. Goizean zehar banderolak pausatuko dituzte baita trakta bat banatuko.
Eguerditan, LAB trenbideak taldeko xeminotek Herri urrats elkarteak elkartasunez eskaini zikiroa (igandeko soberakinak) zerbitzatuko dute grebalariei.
irakurri
irakurri
Mobilizazioek segitzen dute. Berriro 300 pertsuna bildu dira astelehen hontan Miarritzen trenbideetako zerbitzu publikoaren defentsan!
Xeminoten 20 garren greba eguna zen.
Heldu den ostiral eta larunbatean, maiatzak 18 eta 19an, mobilizazio berriak antolatuak dira eta LAB sindikatak bere afiliatu guziak deitzen ditu parte har dezaten mobilizazio horietan (ikus agenda).
irakurri
irakurri
Xeminotek borroka segitzen dute eta hitz ordu berri bat finkatu heldu den maiatzaren 14 ko Miarritzen.
Frantses estadu maila maiatzaren 14a "xeminotarik gabe"ko egun bat izanen da eta mobilizazio egun azkar bat.
Euskal Herri mailan mobilizazio hori Miarritzen izango da beraz, Pepy (SNCF ko buruzagiak duen etxearen aintzinean), goizeko 11etatik goiti.
Animatu eta zatoz xeminotak sustengatzera!!! irakurri
irakurri
LAB sindikatuak bere afiliatuak masiboki deitzen ditu Seaskak antolatzen duen manifestaldira parte hartzea maiatzaren 4 ean Baionan. irakurri
irakurri
Ipar Euskal Herri mailan, CGT cheminots, SUD rail eta LAB trenbideak sindikatek intersindikal bakar bat osatzen dute eta elkarrekin eramaten xeminoten borroka.
Maiatza bat honen karietara bi intersindikalen artean manifestatu dute eta hauetarik batzuk hitza hartu ere bi intersindikalen iriste tokietan, salatzeko hor eman den dibisio irudia.
Argi eta garbiki langileen batasunaren aldeko deia zabaldu dute, langileen interesen defentsan. irakurri
irakurri