Greba egunak Ospitaleko Funkzio Publikoan

2019-11-26  

Azaroaren 20an, Estatu Frantseseko Gobernuak aurkeztutako « Urgentziako plana »k Opsital Publikoaren alde helburu urgentzia bakarra du. Berak piztutako sute soziala itzaltzea

irudia

Azaroaren 20an, Estatu Frantseseko Gobernuak aurkeztutako « Urgentziako plana »k Opsital Publikoaren alde helburu urgentzia bakarra du. Berak piztutako sute soziala itzaltzea. Duela hilabetaek borrokan diren langileen kolektibo eta LAB Sindikatuko eskaera nagusiei ez die batere erantzunik ematen :

  • Ondoko ohe ainitz ideki
  • Indizeko puntuaren urtzea eta soldaten emandatze orokora
  • Lan hartze masiboak

            Gainera, egindako proposamenak era bat eskasak dira kantitatean eta onartezinak forman. Mespresgarriak, zuzengabekoak, bereizgarriak eta diskriminatzaileak dira. Bizitza bakarrik Parisen kario ote da ? Sari banaketaren kontra azaltzen gara ozenki. Irudikeria besterik ez da. Adi izan.

 

Azaroaren 30ean eta abenduaren 5ean,

 

Horretarako, LAB Sindikatuak grebara deitzen du Ospitaleko Funkzio Publikoan.

            Lehenbiziko deiaren helburua Ospitale Publikoaren defentsa da: kalitatezko eta hurbiltasun artatzeak, ohe kopuru nahikoa, lan sarien emendatzea langile guztientzat, lan balditza duinak, materiala egokia, ospitaleko gobernantza erabiltzaile zein profesionalen beharretan zentratua eta politika ekonomiko liberalak baztertzen,…

            Euskal Kostaldeko Ospitalea Ipar Euskal Herriko enplegatzaile handiena da, 3500 langile  ditu hainbat toki desberdinetan. Horregaitik LAB Sindikatuak langileek parte har dezatela deitzen ditu Euskal Herrian bertan. Ospitale publikoko langileek dituzten zailtasunak segituko ditugu salatzen: prekaritatea, lan sari gutiegiak bizitza eta etxebizitzaren prezioekin konparatuz, akidura…

            Bigarren deia erretretaren sistemaren defentsaren aldekoa da. Partekatze eta elkartasuna babestu nahi ditugu. LAB Sindikatuak gogor ukatzen du puntu erretreta sistemaren ideia. Aldarikatzen dugu ozenki erretreta duin baten eskubidea, bai diru mailan bai ta ere kotisazio denbora mailan. Sistema horrek lan postu guztien zailtasuna kontuan hartu beharko du denen egoera hobetuz langileen arteko zatiketak geldiarazteko.

 

Aberastasunak badira. Gaizki banatuak dira. Mobilizazio handi bati esker Osasun Publikoa eta erretra sistema duina eta kalitatezkoa lor ditzakegu.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian