HERRI BURUJABETZA, BIZITZA ERDIGUNEAN JARTZEKO

2020-04-10  

Batera-k egindako deiaren haritik, Aberri Egunean Ikurrinarekin eta Nafarroako banderarekin batera, geure balkoiak langileon aldarrikapen anitzekin janzteko deia egiten dugu LABetik

irudia

Aurtengo Aberri Eguna koronabirusak eragindako salbuespen egoerak baldintzatua dator. Bada, ez dugu utziko krisi hau langileok ordain dezagun. Krisi honen amaieran politika neoliberaletan sakontzeko asmoa izango dute patronalek zein instituzioek, baina Euskal Herriko langileok bizitza erdigunean jarriko duen eredu baten aldeko borrokari eutsiko diogu. Herri burujabetza nahi dugu, bizitza erdigunean jartzeko. Kapitalaren zerbitzura aritzen diren Estatu bien eta euren menpeko administrazio autonomikoen aurrean, herri burujabetza eta berau ahalbidetuko duen Errepublika independente, sozialista eta feminista aldarrikatzen dugu. Batera-k egindako deiaren haritik, Aberri Egunean Ikurrinarekin eta Nafarroako banderarekin batera, geure balkoiak langileon aldarrikapen anitzekin janzteko deia egiten dugu LABetik.
 

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian