EKAINAK 28 MOBILIZAZIO EGUNA BAIONAN!

irudia
2018-06-26  0

Ostegun honetan, ekainaren 28 an, mobilizazio eta greba egun interprofesionala antolatua da Baionan. Hitz ordua, Dassault aintzinean ( Marcel Dassault karrikan) emana da 10:30 tan. LAB ek, ikasle, erakasle, erizain, erretretadun, langabezi edo egoera prekarioan direnak baita Euskal Herriko langile guziak greba egitera deitzen ditu. irakurri

IGANDE ETA BESTA EGUNETAN DENAK LIBRE!

irudia
2018-06-18  0

LAB sindikatuak "Bizitzeko egunak" ekimena antolatu du igande hontan Hazparnen. Auto karabana moduan herriko zentrua zeharkatu eta, militanteak Intermarché supermerkatuaren aintzinean jarri dira eta igandeko lanaren kontrako aldarrikapena zabaldu. Aperitifa batekin segitu dute Ttattola gaztetxearen aintzinean. irakurri

PESTA EGUNETAN DENOK LIBRE! IGANDE ETA PESTA EGUNETAN EZ EROSI! EKAINAK 17 DENOK HAZPARNERA!

irudia
2018-05-28  0

LAB sindikatuak igande eta pesta egunetan irekitzearen kontrako ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, inongo injerentziarik gabe gure merkataritza arautzeko dugun eskubidearen alde eta kontsumismoan oinarritzen den eredu kapitalistatik kanpo bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzera. Ekimenari BIZITZEKO EGUNAK izena jarri diogu eta datorren EKAINAren 17an burutuko da HAZPARNEN. irakurri

KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKO BATENTZAT!

irudia
2018-05-23  0

1700 pertsuna inguru bildu dira astearte hontan Baionan Funtzio Publikoaren aldeko mobilizazioan. LAB sindikatuak kalitatezko zerbitzu publiko batentzat bertan erabaki behar dugula ozenki aldarrikatu du. irakurri

TRENBIDEETAKO LANGILEEK BORROKA SEGITZEN DUTE!

irudia
2018-05-15  0

Mobilizazioek segitzen dute. Berriro 300 pertsuna bildu dira astelehen hontan Miarritzen trenbideetako zerbitzu publikoaren defentsan! Xeminoten 20 garren greba eguna zen. Heldu den ostiral eta larunbatean, maiatzak 18 eta 19an, mobilizazio berriak antolatuak dira eta LAB sindikatak bere afiliatu guziak deitzen ditu parte har dezaten mobilizazio horietan (ikus agenda). irakurri

Konponbide gosez PRESOAK ETXERAT!

irudia
2017-07-08  0

Gizarte zibileko gazte talde batek bi asteko baraualdi bat abiatu du larunbat hontan Hiriburun. Bakearen artisauek irekitako bideari lotzen dira eta abenduaren 9ko Pariseko mobilizazioara joateko deia zabaltzen dute. LAB sindikatuak baraualdi txanda bat hartuko du uztailaren 12an eta deia luzatzen du ahal bezain jende ator dadin gazte hauek sustengatzera. irakurri

Ikastetxeetan prekaritatea bada! Hona LAB hezkuntzak eramandako lanaren emaitza.

irudia
2017-06-26  0

LAB sindikatuak prekaritateari buruzko inkesta bat banatu du Ipar Euskal Herriko eskola guzietan. Bi sareak galdezkatu ditugu (publiko eta pribatu, Seaska barne) eta 124 erantzun eskuratu ditugu (%60 publikotik eta %40 pribatutik etorri dira) Sare guzietatik erantzunak ukan ditugu: Iparralde osoa hunkitua izan da, lehen eta bigarrren mailetan. Eta galdezketari erantzun dutenen %80ak baino gehiagok dio lan baldintza prekarioak badirela ikastetxe irakurri

Solidaires-en Biltzar Nagusian elkarlanean aritzea defendatu dugu

irudia
2017-06-17  0

2017ko ekainaren 13an egin den Solidaires-en Biltzar Nagusian parte hartu du LAB sindikatuak. irakurri

Zertan da Tokiko Batzorde Parekidearen proiektua, "Commission Paritaire Territoriale" (CPT) delakoaren proiektua?

irudia
2017-06-13  0

LAB sindikatuak bere afiliatuen batzar bat antolatzen du heldu den ekainaren 22an, arratsaldeko 6etatik goiti bere Baionako egoitzan. irakurri

Ekainak 12an, denok Baionako auzitegiaren aintzinera! Etxarri kolektiboa sustengatzera!

irudia
2017-06-06  0

LAB sindikatuak Etxarri kolektiboak deitu mobilizazioarekin bat egiten du, heldu den ekainaren 12an, astelehen goizeko 9 eterdietatik goiti Baionako auzitegiaren aintzinean. Egun hortan aztertuko da Etxarri kolektiboak eta Axuria xiberutar kooperatibak pausatu errekurtsoa Etxarriko formakuntza zentruaren saltzea anularazteko. irakurri

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!