UDAN ERE MOBILIZATURIK!

2018-07-09  

Ez bada pasa diren hiru hilabeteetako greba egunen erritmo bera ere, trenbideetako langileek erabaki dute mobilizaturik segitzea udan zehar . "Hesi idekitze" ekintza bat antolatu eta, autopistako Miarritzeko ordainlekuan (joan den larunbatean), mobilizazio egun berriak finkatu dituzte uztaila eta agorrilan. Lehena ostiral hontan, uztailak 13 Saran, goizeko 10etatik goiti Larrungo tren ttikiko geltokian.

irudia

Uztailaren 13an, Larrun ez hunki kolektiboarekin bat eginik, xeminotek diru publikoaren behar gabeko erabiltzea salatuko dute  (Larrungo proiektua) baita trenbide ttikien abandonatzea (adibidez, Garazi Baionan trenbidea).

Hitz ordua goizeko 10 etan emana da tren ttikiko geltokian. Helburua hautetsi politikoak interpelatzea izango da ere.

Ondoko mobilizazioak uztailaren 19 eta 27 izango dira, eta agorrilaren 9 eta 21ean.

Uztailaren 19ko eguna Garazin iraganen da, hor ere Baiona Garazi trenbidearen defentsan, manifestaldi bat finkatua izanki goizeko 11etan geltokitik abiatuko dena.

LAB sindikatuak bere afiliatu guziak deitzen ditu parte hartzera:

Garazi Baiona trenbideak bizi behar du Euskal Herriko langileentzat!!!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian