LAB treinbideak-ek SNCFeko zuzendaritzaren azken erabakiak salatu ditu!
LAB treinbideak-ek ostiral arrats hontako elkarretaratzean parte hartu du Baionako geltokian, gaueko treinen kentzea salatzeko baita gixeten zerratzea Hendaia, Donibane eta Biarritzeko geltokietan aste buruetan.
CGT, SUD sindikatuekin batera, baita Bizi, EELV eta EH bai-ko kide batzuen hor izaitearekin, LABek SNCFko zuzendaritzak hartu azken erabakiak salatu ditu eta egiazko treinbideetako zerbitzu publiko bat eskatu.
Hona LAB-ek plazaratu agiria:
"Hendaia Genève gaueko treinaren kentzearen ondotik duela zonbait urte, garraio ministroari entregatu Duron txostenak « intercités » deitu treina gehienen kentzea erran nahi du, estatuaren eskumenean diren trein horien kentzea.
Gure lurraldeko erabiltzaileentzat baita honat etorri nahi dutenentzat, gaueko erlazioaren galtzea da baita Baiona eta Tolosaren arteko treinen galtzea
Honek ondorioak izanen ditu eskualdeko antolakuntzan baita treinbideetako enpleguen mailan, postu ainitzen suntsiketarekin.
Alta, trein hauek eskualde antolakuntza logiko bati erantzuten dute, behar konkretu batzueri...
Ez da benetako zerbitzu publiko baten politikarik !
LAB treinbideak desengaiatze hau salatzen du baita sarearen etengabeko zalantzan ematea estadua eta SNCFeko zuzendarien partetik. Azken hauek kontable bisio bat besterik ez dute eta Macron legeak ausarten duen autobusen aterabidearekin bat egiten dute.
Argi da ere treinbidearen « pseudo » konkurentzian emateak erran nahi duela treinbide line errentagarrien pribatizazioa eta gutio errentagarriak direnen kentzea.
SNCFeko zuzendaritzak duela gutti iragarri duen Hendaia eta Donibane Lohitzun-Ziburuko geltokietako gixeten zerratzeak aste buruetan bide beretik doa : enplegu kentzeak eta zerbitzu kalitatearen degradazioa !
Hurbileko zerbitzu publiko bat gutiago !
Erabiltzaileei emandako zerbitzuen beste benetako erregresio bat da !
LAB treinbideak egiazko treinbideetako zerbitzu publiko baten (ber)eraikitzea eskatzen du, erabiltzaile eta lurralde desberdinen zerbitzuan!"
Gaurko ekintza hau LAB treinbideak-en lehen agerpen ofiziala izan da.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago