TPE hauteskundeak: hondamendi demokratikoaren aurrean, eraiki dezagun gure ordezkaritza eta negoziazio gunea!

2024-12-23  

LABek 435 boz bildu ditu Akitania Berria mailan, hau da, botoen %2,11 (2021ean 459 boto, hau da, %1,90). Komunikatu hau idazten ari garen unean, Ipar Euskal Herriko, departamenduko eta sektore profesionaletako zenbakiak oraindik ez dakizkigu. Baldintza hauetan, ezinezkoa da bilan bat ateratzea.

irudia

Ohar honen bidez, LAB sindikatuak 2024ko azaroaren 25etik abenduaren 9ra iragan diren Enpresa Oso Txikietako (TPE) hauteskunde sindikalen emaitzak aztertzen ditu. Emaitzak abenduaren 19an, ostegunean, atera behar ziren 17:00etan. Emaitzak aldarrikatzeko bilkura presaka eten zen, Lan Ministerioak emaitzen berri eman gabe. Biharamunean, abenduaren 20an, 15:00etan, Frantziako eta Akitania Berriko emaitzak ezagutu ditugu, nahasmen orokor batean.

Hauteskunde prozesuan zehar, arazoak biderkatu ziren, eta horrek asko esaten du Lan Ministerioaren itzukeriaz. Tamalgarria da hauteskunde hauek antolatzeko orduan agerian egon den interes eta baliabide falta.

Aipatzekoa da, halaber, aurreko bozetan bezala, hautesle askok ezin izan dutela bozkatu. Izan ere, askok ez dituzte bozketan parte hartzeko beharrezko kodeak jaso; beste batzuek, berriz, ez dute France Connect-en bidez bozkatzeko aukerarik izan, ustez posible zen bezala. Ezarritako asistentzia zenbakira behin eta berriz deitu arren, ez da ezer egin TPEetako langile guztiei boz eskubidea bermatzeko. Boz-eskubidearen lapurreta hori oztopo bat da demokraziarentzat!

Parte-hartzea eta emaitzak
Parte-hartze tasak gure arreta deitzen du, eta bereziki kezkatzen gaitu. Akitania Berria eskualdean ez du %4,38 gainditzen.
Botoaren disfuntzioez gain, egia da TPEetan sindikatze tasa txikia dela, eta antolakuntza kolektiboa zaila dela. Egitatezko elementu horiek kontuan hartu behar dira, hein batean, parte hartze eskasa azaltzeko.
NGure kanpaina izugarri aztoratu duen elementu bat ere gogoratu nahi dugu: CGT-FO sindikatuaren erasoa. Langile sindikatu honek helegitea aurkeztea erabaki du bozketa honetan gure parte hartzea legegabetzeko. Irabazi dugun arren, epaiketa hau kostu ekonomiko astuna izan da gure egiturarentzat, eta denbora galera nabarmena. Langileen defentsarako inbertitu nahiko genukeen denbora eta dirua. Gero eta langile gehiago urruntzen ari dira sindikatuetatik, eta argi dago erakundeen arteko eraso horiek asko egoera elikatzen dutela. Gizarte haustura orokorreko testuinguru batean, elkarri erasotu ordez, negoziazio kolektiboari begira tresna eraginkorrak eraikitzeko elkarrekin borrokatzea lehenesten dugu.

LABek 435 boz bildu ditu Akitania Berria mailan, hau da, botoen %2,11 (2021ean 459 boto, hau da, %1,90). Komunikatu hau idazten ari garen unean, Ipar Euskal Herriko, departamenduko eta sektore profesionaletako zenbakiak oraindik ez dakizkigu. Baldintza hauetan, ezinezkoa da bilan bat ateratzea.

Euskal Hirigune Elkargoa sortu eta kasik zortzi urtera, emaitza horiek ez lortzea funsgabeko iruditzen zaigu. Dei egiten diegu arduradun politiko guztiei, eragile sozioekonomikoei, baita sindikatu guztiei ere, kolektiboki eraman dezagun aldarrikapen hau.

Finantzaketa ilunak
Diru-laguntza publikoak banatzeko modua iluna da; ez zaigu inolako kalkulu-metodorik jakinarazia izan, behin eta berriz eskatu arren. “Subjektibotasun asumitua” erakundeentzat, beste sindikatuek salatu ez dutena. Onartezina da! Estatuak arbitrarioki erabakitzen du dirulaguntzen zenbatekoa eta hartzaileak. Erakunde batzuei gutun-azal itzelak subjektiboki ematean, estatuak mesede egiten die, eta nolabait aukeratzen ditu bere solaskideak eta patronalarenak. “Subjektibotasun asumitu” hori antidemokratikoa da.

Lurraldetu, zentzu demokratikoa berreskuratzeko
Langileek hauteskunde hauekilako duten urruntasunak lotura estua du, halaber, ustez ordezkatzen dituen batzordeak neurriz kanpoko eremu geografiko bat estaltzearekin, hau da, Akitania Berriko eskualdea. Gainera, ez dirudi Lanbide Arteko Eskualdeko Batzorde Parekidea (CPRI) biltzen denik, ezta benetako funtziorik duenik ere. Batzorde honek ez du argi eta garbi erantzuten langileen itxaropen eta beharrei. Azkenean, oskol huts bat da.

Alta, erronka ezinbestekoa da: TPEetako langileek, beste enpresetako langile guztiek bezala, negoziazio kolektibo aktibo, eraginkor eta beren errealitate profesionaletik hurbilago dagoen baten ukateko eskubidea dute. Zentzu honetan, LABek Ipar Euskal Herrian Tokiko Batzorde Parekidea (CPL) sortzeko beharra berresten du, non TPEetako langileek ere ordezkaritza izango duten. Negoziazio eta erabakitze instantziak hurbiltzea demokrazia eta indar harremana indartzea da, lorpen sozial berriak irabazteko. Hauteskundeei zentzua ematea eta TPEetako langileen interesa piztea ere bada. Ziur gaude parte-hartzea handiagoa izango zela instantzia hurbilagoa eta aktiboagoa izan balitz.

Erakunde sindikal guztiei dei egiten diegu aldarrikapen honetan gurekin engaiatzeko. CPRI instantzia inguma bat besterik ez da. Elkarrekin lanean has gaitezen negoziazio kolektiborako egiazko batzorde bat eraikitzeko, sistema demokratiko batean oinarritua eta TPEetako langileen lan eta bizi baldintzak hobetuko dituena.

Horren eraikitzen ahalegintzen da LAB 2017tik, Euskal Herriko Elkarrizketa Sozialaren (DSPB) bidez. Orain premiazkoa da instantzia hau Tokiko Batzorde Parekide bat bilakatzea. Legeak hori ahalbidetzen du, erakunde sindikalen borondatea besterik ez da falta jada. Hori posible da hemen eta orain.

Hurrengo hauteskunde erronka
2025eko urtarrilean egingo dira Departamendu Laborantza Ganberako hauteskundeak. Gure hautagaitzak aurkeztu ditugu langileen bi kolegioetan. 2025eko urtarrilaren 8an abiatuko dugu kanpaina jendaurrean, Izura-Azmen egingo den prentsaurreko batean.

Azkenik, eskerrak luzatu nahi dizkiegu gure hautesleei, haien bozekin LABen aldarrikapenak babesten dituztelako. Era berean, LABeko militanteen inplikazioa eta engaiamendua goraipatu nahi ditugu, bertatik bertara ibilitzeko eta kanpaina egiteko beti prest daudenak, hurbileko sindikalgintza borrokalari baten alde. MILESKER!

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian