SEAPB desegiteari stop! Ekintza plan bat orain!
2025ko azaroaren 27an, langileak beltzez jantzirik mobilizatu dira Baionako kontseilu departamenduaren aitzinean.
2025eko otsailean, Kontseilu departamentalak inkesta bat egin duenaren ondotik, SEAPBaren parte bat anarteko adminitrazio baten pean jarri du eta SPQR sozietateak eskua hartu du.
Ondotik, egoera okertzera joan da : langile falta, zuzendaritza falta, geldialdien eta lan istripuen areagotzea, elkartearen defizitoa.... SPQR sozietateak beharrei ez du erantzuten eta ez du bere ardura hartzen. Langileak nekatuak dira zerbitzuak haiek bakarrik tiratzeagatik. Departamenduak bi establimentuak ixtea erabaki du, aktibitatea transferatuz.
GURE ALDARRIKAPENAK:
- Elkartearen desegitearekin gelditu, gure zerbitzuak deseraikitzea ez da aterabide bat
- Egiazko ekintza plan bat SEAPB bererakitzeko
- Baliabideak
- Egiazko elkarlana departamenduarekin








Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago