Mohamed KICHOUIren omenaldia Baionan - 2023ko Martxoaren 9an

2023-03-09  

irudia

 

Gaur duela urtebete, Mohamed Kichoui lan-istripu larri baten biktima izan zen, Lapix enpresaren obralekuko garabiarekin erori zen. Haren omenentzeko bildu gira gaur, baita horrelako dramak sekula berriz gerta ez daitezen aldarrikatzeko ere.

Mohamed, garabi hau martxan jartzeko igo zarelarik, ez zenekien ainguratokian arazo bat zegoela.

Familia biziarazteko lan egiten zenuen, dena bortizki gelditu zaizu.

Behin-behineko langilea zinen, eraikuntzan beste milaka langile prekario bezala. Zure bitarteko langile estatutu prekarioak, eraikuntzako langileek jasaten duten prekaritatea gogora ekartzen digu. Aldi baterako langileak dira maizenik obretako lan istripuen biktimak diren langileak. Obra honetan Mohamedek izan duen istripuak eraikuntza-obretako lan-istripuen egiaztapen izugarria ekarri digu: non egunean langile bat baino gehiago hiltzen den; non 18 langiletik batek urtero lan-istripu bat izaten duen  geldialdirik gabe; non langile batek istripu bat izaten du bi minuturo.

EZ Mohameden heriotza ez da zortearen errua.

EZ, ez da egia ez dugula ezer egiten ahal.

EZ, ez dugu onartzen lankideak, lagunak eta lankideak lanean hiltzea.

Gure babes osoa eman nahi diegu Cindy bere bizi-kideari eta haren seme-alabei, bai eta bere lagun eta lankideei ere.

Nola ez pentsatu garabiaren gezia gainera erori zitzaien eraikineko bizilagunei, eta gaur jasan behar dituzten kalteei eta ondorioei. Justizia agintaritzak arduradunak izendatu beharko ditu, gaur egun bi haur aitarik gabe daudelako, emazte batek bakarrik hazi behar dituelako.

Gure sindikatuek, FSU, LAB, Solidaires eta FNSCBA CGT, instantzietan parte hartuko dute justizia egina izan dadin.

Eraikuntzan eta Obra Publikoko langileok herritar guztientzat egiten dugu lan, etxebizitzak, hiriak eta biharko hiria eraikitzeko.

Segurtasun-baldintza onenetan egin behar dugu.

Eskatzen dugu:

  • Lan-istripu guztietarako enplegatzaileak kondenatzea, langileen aurkako kalteen erantzuleak direnean.
  • Laneko alargun eta umezurtz estatutu bat sortzea.
  • Familiendako laguntza berezia plantan ematea: laguntza administratiboa, juridikoa eta, jakina, psikologikoa.
  • Eraikuntzako lanbide guztietarako arriskugarritasuna eta nekagarritasuna aitortzea.

 

Lan-istripuak denon ardura bihurtu behar dira. Eta presakoa da! Frantzia Europako Batasuneko txarrena da lanean hildako kopuruari dagokionez.

 

Gaur Mohameden omenez biltzen garen unean, Ipar Euskal Herrian beste hiru pertsona hil dira lanean: Agnès Lassalle, Donibane Lohizuneko irakaslea, joan den ostiralean Baionako garaje batean lan egiten zuen enpresa italiar bateko langilea eta duela soilik 2 egun, martxoaren 7an, Mikel Duhalde  Tartasen interim gisa acrocéan-entzat aritzen zen ziburuko langilea.

 

Hemen gauden sindikatuok konpromisoa hartzen dugu oroimen-leku baten sortzeko hemen, Mohamed hil den tokian: haren oroimenez, gogoan atxikitzeko, eta lanean inor hil behar ez dela gogoratzeko.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian