Maiatzak 1: langile klasea antolatua, borrokan batua!

2026-04-08  

Lecornu gobernuak, patronalarekin eta eskuin muturrarekin eskuz esku, egun hau atakatu nahi du, 100 urte baino gehiagoko borroka sozialaren historia zapalduz! Harrotasunez aldarrika dezagun langile klasekoa garela, eta borroka dezagun gure eskubideen alde! CGT, FSU, LAB eta Solidaires intersindikalak elkarrekin mobilizatzera deitzen ditu: langileak enpleguarekin edo gabe, paperekin edo paperik gabe, erretretadunak eta ikasleak, denok karrikara!

irudia

ERANTZUN KOLEKTIBOA
Arrazoi guztiak ditugu mobilizatzeko. Ez da egun bakar bat ere pasatzen gure sindikatuetako atea langile batek etsipen egoera larrian jo gabe: lan baldintzen okertzea, ordaindu gabeko aparteko orduak, kanporatze bidegabeak, opor ordainduen lapurreta, lansarien izoztea, prekarietatea eta pobrezia, antolaketa sindikalerako oztopoak, presioak, jazarpena, diskriminazioa, laneko gaixotasunak, lan istripuak… Patronalaren erasoen aitzinean, gobernuaren babesarekin, erantzun bakarra haustura da antolakuntza kolektiboaren bidez. Sindikatuetan afiliatu gaitezen laneko sufrimendua gainditzeko eta eskubide berriak irabazteko.

ANTIFAXISMOA
Gure lan-tokietaraino ere, eskuin muturreko diskurtsoak eta ideiak normalizatzen ari dira. Beti oldartzen da bortizki askatasun sindikalen aurka, ordena sozial kapitalista hobeto babesteko. Sistematikoki bozkatzen du SMICaren igoeraren aurka, soldaten prezioen araberako eguneratzearen aurka, erregaiaren prezioen blokeatzearen aurka, besteak beste. Ez dezagun utzi arrazakeriaren eta sexismoaren pozoiak langileen batasuna zatitzen.

ELKARTASUNA
Gure lorpen sozialak suntsitzea, aberastasunaren metaketa jarraitzea eta jatorriari edo generoari lotutako diskriminazioak saihesteko, altxa gaitezen elkarrekin eskuin muturraren aurka. Gure esparru sozialak beste gizarte-eredu bat aldarrikatzen eta defendatzen du: bizitza erdigunean jartzen duena, eta ez etekinak. Banakako defentsatik erantzun kolektibora jauzia egin dezagun, gizarte bidezko eta
solidario baten alde.

Elkarrekin aldarrikatzen dugu:
- Maiatzaren 1a besta egun gisa mantentzea;
- Emazteen eta gizonen arteko lansari berdintasun erreal eta eraginkorra, eta laneko indarkeria sexistaren eta sexualaren aurkako benetako politika;
- SMICaren, lan sarien eta indize-puntuaren balioaren igoera, eta haien prezioekiko indexazioa;
- Erretreta osoa 60 urterekin, 37,5 kotizaziourteekin, ikasketa urteak barne;
- Enpresa handi eta oso handientzako gizarte kotizazioen salbuespenaren amaiera;
- 2019ko funtzio publikoaren legearen indargabetzea;
- Langileen babeserako urte anitzeko plan bat, lan baldintzen okertzea eta lan istripu larriak ugaritzea saihesteko.

MANIFA 
11:00etan Baionako Santa Ursula plazatik Gaskoinen plaza arte
Bertan, bukaerako diskurtso sindikala, ostatuak eta herrixka militantea

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!